Berriak Hezkuntza
qrcode

Dirulaguntza zuzena Osotu Lanberri Fundazioari (Gobernu Bilera 2024-2-22)

2024-02-22

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Osotu Lanbarri Fundazioari 2024rako dirulaguntza zuzen bat ematea. Dirulaguntza hau salbuespenezkoa da eta 517.051,31 euroko kopurua du.

Osotu ikastetxeak eskolatuta dituen ikasleen zati handi bat oso jatorri desberdinetako familietatik dator, eta ahalegin handia egiten du ikasle horiek beren ohiko ingurunetik oso urrun dagoen ikastetxe batean eskolatzeko; beste ikastetxe batzuetan hainbat esperientzia izan ondoren iristen dira ikasleok ikastetxe honetara, eta horietako batzuek Hezkuntza Premia Bereziak (HPB) dituzte. Alde horretatik, Osotu zentroak eskaintza osagarria eskaintzen du bere hezkuntza-proiektuaren bidez, interes pedagogikoko esperientzia izanik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko