Lehendakariak hauteskundeak deitu ditu apirilaren 21erako
- Agerraldia baliatu du Urkulluk eskerrak emateko eta hamabi urte hauetako balorazioa egiteko “aurrera egin dugu ongizatean, bizi-kalitatean, autogobernuan, enpleguan, bizikidetzan, errespetuan…ohorea da gure ondorengoei Euskadi aurreratuagoa eta bidezkoagoa uztea, errespetuaren, kohesioaren eta bizikidetzaren balioetan oinarritutako Euskadi”
Gobernu Kontseiluaren ostean iragarri du Iñigo Urkullu Lehendakariak datozen Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako data. Urkulluk azaldu duenez, hiru irizpide kontuan hartuta ezarri du eguna: onartu eta gizartearekin konprometitutako Gobernu-programa betetzea; hurrengo Eusko Jaurlaritzari eta Lehendakariari ahalik eta legaturik onena uztea eta Euskal gizartearen interes orokorra defendatzea. Hiru irizpide horien baitan, Lehendakariak apirilaren 21erako deitu ditu hauteskundeak.
Agerradia baliatu du Lehendakariak azken 12 urtetako ibilbidea errepasatzeko eta eskerrak emateko, sekula imajinatuko ez lukeen ohorea izan dela esan du Urkulluk. Kargua hartzerakoan esandako hitzak ekarri ditu gogorara, “hitza ematen dut, nire hoberena emango dudala denok akordioetara iristeko. Nire nahia da hiritar guztiek sentitu dezatela politikariok benetan euskal gizarteari zerbitzu zintzoa ematen ari garela eta urte hauetan guztietan ideia hauek mantendu ditut, Euskadi eta euskal gizartearen interesak beste guztiaren gainetik defendatu ditut, zintzotasun osoz, akordioaren bidea jorratuz eta nire onena emanez eta konpromiso hori bera eskatu diet nirekin lan egin duten sailburu eta beraien taldeko pertsona guzti-guztiei. Hori izan da beti gure iparorratza” adierazi du. Zentzu horretan, eskerrak eman dizkie Gobernukide guztiei egindako lanagatik, eta baita ere, legebiltzarkide, Legebiltzarreko langile eta Eusko Jaurlaritzan lan egin duten pertsona eta lan talde guzti-guztiei eta euskal gizarte osoari, “ez ditugu urte errazak bizi, krisiak bata bestearen atzetik etorri zaizkigu, ondorio zuzen eta oso larriekin gainera, baina gizartearen ahalegina txapela kentzekoa izan da. Krisiak eta zailtasunak ez dira inoiz aitzakia izan gure lana ez egiteko, gure betebeharra baita herritarrei erantzunak ematea, herritarren ongizatea jomuga eta pertsonak ardatz eta pertsonekiko konpromiso hori aplikatu dugu gure eguneroko jardunean, herri helburuak lortzeko” azaldu du Urkulluk.
Lehendakariak ez ditu herri helburu guztiak aipatu baina bai nabarmendu ditu 12 urte hauetako mugarri nagusiak – enplegua, hobetzeko grina, errespetua, kohesioa eta bizikidetza- eta bereziki azpimarratu du aurrera egin dugula. Urkulluren hitzetan: “aurrera egin dugu ongizatean, bizi-kalitatean, autogobernuan, enpleguan, bizikidetzan, errespetuan… ohorea da gure ondorengoei Euskadi aurreratuagoa eta bidezkoagoa uztea, errespetuaren, kohesioaren eta bizikidetzaren balioetan oinarritutako Euskadi” berretsi du Lehendakariak. “Langabezia tasa murriztu dugu krisi testuinguruan,- jarraitu du- krisi egoera horietatik indarberrituta atera gara, indartuta gizarte-kohesioan, jarduera ekonomikoan eta industrialean, gure zerbitzu publikoak hobetzen jarraitzeko" esan du. “Kontzertu ekonomikoa indartu dugu eta 121 lege onartu ditugu hiru legegintzaldi hauetan, %85a oposizioko alderdien babesarekin, eta kasu guztietan arlo bakoitzeko ordezkari, eragile, elkarte edo erakundeen parte hartzearekin eta ekarpenarekin, horixe baita politikaren muina: ezberdinen arteko elkarrizketa eta elkar ulertzea” gaineratu du. “Gaur ez da ezer amaitzen, azken egunera arte jarraituko dugu gure hoberena ematen, gure Herriak gure onena ematea merezi duelako” esanez amaitu du agerraldia Urkullu Lehendakariak.
-
2024-02-23
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🗳️ @iurkullu Lehendakariak #hauteskundeak deitu ditu 🗓️ apirilaren 21erako -
2024-02-24
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: 🗳️El Lehendakari @iurkullu convoca las #elecciones al @PVasco_EuskoL el 🗓️21 de abril -

2024-02-22

🗳️ @iurkullu Lehendakariak #hauteskundeak deitu ditu 🗓️ apirilaren 21erako -
2024-02-22
Comentario de Twitter:
🗳️El Lehendakari @iurkullu convoca las #elecciones al @PVasco_EuskoL el 🗓️21 de abril