Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

85. Donostiako Musika Hamabostaldiko kartela Jose Zugastik egin du

2024-02-21

Jose Zugasti (Eibar, 1952) da 2024ko abuztuaren 1etik 30era bitartean luzatuko den 85. Musika Hamabostaldiaren kartelaren egilea. Artista eibartarrak ibilbide luzea du; etengabeko bilaketa- eta hausnarketa-prozesuan, hasieran pinturatik abiatu eta eskulturara igaro zen, eta azken urteotan pintura lantzera bueltatu eta, horrez gain bideogintzan ere murgildu da.

Kartelaren aurkezpena gaur goizean egin da San Telmo Museoan eta bertan izan dira Patrick Alfaya, Musika Hamabostaldiko zuzendaria; Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea; Goizane Álvarez, kultura, lankidetza, gazteria eta kirol diputatua; eta Jon Insausti, Donostiako Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzi ordezkaria.
 
Informazio gehiago: musikahamabostaldia.eus

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)