Eman odola!
qrcode

Euskadik 200 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu 2010az geroztik Natura 2000 Sareko balio ekologiko handiko habitatak eta espezieak zaintzeko

2024-02-21
  • Azalera babestuaren inbertsio-tasa urtean ia 99 eurokoa da hektareako Euskadin, Europako batez bestekoaren oso gainetik (63 euro hektareako)
  • Gaztelugatxeko, Urolako Itsasadarreko, Oria Garaiko eta Salburuako Zainketa Bereziko eremu bastestuek erregistratu dute inbertsio handiena hartzen duten azalerari dagokionez

 

Euskadik 203.372.197 euro inbertitu zituen guztira 2010 eta 2021 urteen artean Natura 2000 Sarea osatzen duten espazioetan, eta horrek 9 euroko itzulkina ekarri zuen ekosistemetako zerbitzuetan inbertitutako euro bakoitzeko, hala nola elikagaien ekoizpena, ura eta energia, klimaren kontrola, uraren arazketa, polinizazioa, osasunaren hobekuntza, aisialdia eta naturaren gozamena.

Hala, Euskadi naturaguneen kontserbazioan eta mantentze-lanetan gehien inbertitzen duen Europako lurraldeetako bat da; batez beste, 98,6 euro inbertitzen dira urtean hektareako, eta 63,2 euro hektareako, batez beste, Europar Batasunean.

Natura 2000 Sarea, 1992an sortua EBko Habitatei buruzko Zuzentarauaren eskutik, funtsezko tresna da, besteak beste, biodibertsitatearen galera geldiarazten eta galera horrek giza ongizatean, sistema sozioekonomikoan eta etorkizuneko belaunaldietan izango lituzkeen ondorio negatiboak arintzen eta murrizten laguntzeko. Hala, Natura 2000 Sarea Europar Batasunean naturaguneak kontserbatzeko tresna nagusia da, baita babestutako lurraldeetan garapen jasangarria sustatzeko aukera ere.

Euskal Autonomia Erkidegoan, natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legeak Natura 2000 Sareko Batasunaren Intereseko Lekuak (BIL), Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuak (HBBE) natura-ondareko gune babestu izendatzen ditu. Guztira, 55 naturagune daude Natura 2000 Sarearen barruan Euskadin, eta gutxi gorabehera 1.500 kilometro koadroko azalera dute, hau da, euskal lurraldearen % 21 inguru.

2010etik 2021era bitartean, Natura 2000 Sareko eremuetan Euskadin egindako gastu osoa Espainian biodibertsitatea eta paisaia babesteko denboraldi berean sortutako guztizko gastuaren % 1,5 izan da. Inbertsio-ikuspegitik, erakunde eskudunaren arabera, foru-aldundiak izan ziren ekarpen handiena egin zutenak, epe horretan inbertsioaren % 55 egin baitzuten. Bestalde, inbertsio osoaren % 39 Eusko Jaurlaritzako sailek eta bere erakunde publikoek egin zuten. Bestalde, tokiko erakundeek eta Estatuko Administrazio Orokorrak gainerako % 6a inbertitu zuten. Lurralde historiko bakoitzeko urteko gastuari dagokionez, 2017tik 2021era bitarteko datuek adierazten dute Bizkaiko Foru Aldundiak egin zuela inbertsiorik handiena.

Inbertsioaren zatirik handiena sare hori osatzen duten habitat eta espezieen kontserbazio-egoera egokia mantentzeko kudeaketa neurriekin bat dator. 2010. eta 2016. urteen artean, inbertsioak honako hauek izan ziren: Euskadiko Natura 2000 Sareko guneak izendatzea, sarearen funtsezko elementuen kontserbazio-egoera ezagutzea, lurrak eskuratzea eta borondatezko akordioak lortzea lurraldea izateko, balio naturaleko guneak babestea, eta izendatutako eremuei balioa emateko sentsibilizatzea eta komunikatzea. Beraz, inbertsio horiek Europako sare horretako naturaguneen sare osoa abian jartzeko lehen aldia islatzen dute. Inbertsiorik handiena 2011. urtean egin zen, 27 milioi euro baino gehixeagoko gastuarekin, gehienak borondatezko akordioetarako eta bestelako konpentsazioko diru-laguntzetarako, lurraldearen babesa barne.

Bigarren aldian, 2017. eta 2021. urteen artean, inbertsio mota aldatu egin zen, dagoeneko izendatuta zeuden eremuak lehengoratzeko, mantentzeko eta kudeatzeko ekintzak gauzatzeko. Horren adibide dira habitatak eta espezieak kudeatzeko, kontserbatzeko edo leheneratzeko neurriak eta espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzeko eta haien kontra borrokatzeko gastuak.

 

Lau gune garrantzitsu

o diru-laguntzetarako, lurraldearen babesa barne.

Bigarren aldian, 2017. eta 2021. urteen artean, inbertsio mota aldatu egin zen, dagoeneko izendatuta zeuden eremuak lehengoratzeko, mantentzeko eta kudeatzeko ekintzak gauzatzeko. Horren adibide dira habitatak eta espezieak kudeatzeko, kontserbatzeko edo leheneratzeko neurriak eta espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzeko eta haien kontra borrokatzeko gastuak.

Lau gune garrantzitsu

Gaztelugatxeko, Urolako Itsasadarreko, Oria Garaiko eta Salburuako Zainketa Bereziko eremu bastestuek erregistratu dute inbertsio handiena hartzen duten azalerari dagokionez

Hartzen duten azalerari dagokionez, 2017. eta 2021. urteen artean, Euskadin 4 gune nabarmentzen dira haietan egindako inbertsioagatik: Gaztelugatxe, Urolako Itsasadarra, Oria Garaia eta Salburua.

 

  • Gaztelugatxeko Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE). Bertan, inbertsio nagusia 2019, 2020 eta 2021. urteetan egin zen, besteak beste, hornidurekin, konponketekin, egokitzapenekin, sasiak kentzearekin eta abarrekin zerikusia duten obra zibileko lanen bidez, 875.000 eta 1,11 milioi euro arteko urteko inbertsioarekin. Inbertsioaren beste zati handi bat ere erabilera publikoa kudeatzeko eta erabilera publikorako azpiegitura eta ekipamenduen mantentze-lanetarako erabili zen, jasangarritasunerako hezkuntza-ekintzak barne.
  • Urolako Itsasadarraren KBEari dagokionez, eta aurreko kasuan bezala, gastuaren kategoria nagusia saneamenduko hiru obra gauzatzeari dagokio, Mutiloan, Gabirian eta Baliarrainen, hurrenez hurren. Nabarmentzekoa da, halaber, 2018an 1,2 milioi euro baino gehiago inbertitu zirela Santixo hondartzaren ingurumena berreskuratzeko. Hondartza hori Urolako itsasadarraren bokalearen ekialdean dago, Getariaren eta Zumaiaren artean.
  • Oria Garaiko KBEari dagokionez, bere gastu-kategoria nagusia 2017. eta 2018. urteetan eman zen batez ere, 1,8 milioi euro inbertitu baitziren urak zuzenean edo zeharka KBEaren eremura isurtzen dituzten herriguneen saneamendua osatzeko: Zaldibiako saneamendu-lotura eta Mutiloa, Gabiria, Altzaga, Arama, Gaintza, Abaltzisketa, Baliarrain eta Orendaingo herriguneak.
  • Azkenik, Salburuako KBEan eta HBBEan (Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua), gastu-kategoria nagusia hauetan eman da: erabilera publikoa kudeatzea, erabilera publikorako azpiegitura eta ekipamenduetan inbertitzea eta horiek mantentzea, jasangarritasunerako hezkuntza-ekintzak eta kudeaketa-neurriak ezartzea eta habitatak eta espezieak zaintzea eta leheneratzea.

 

Informazio osoa “Natura 2000 Sarearen ebaluazio ekonomikoa Euskadin. 2010-2021 aldiko metodologia eta emaitzak” argitalpenean kontsulta daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak