Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak lankidetza deszentralizatuari buruzko txostena aurkeztu du Bruselan

2024-02-20
  • eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lankidetzako eragile europarren aurrean aurkeztu du bigarren txostena
  • Estatuz azpiko gobernuen lankidetza % 14 hazi zen, 2021ean

 

eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Euskal Fondoarekin batera eta Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen Europar Batasunerako ordezkaritzarekin lankidetzan, topaketa bat egin du, gaur goizean, Lankidetza Deszentralizatuari buruzko 2023ko txostena aurkezteko.  Ekimena PLATFORMA eskualdeko eta tokiko gobernuen koalizio paneuroparraren lankidetzarekin egin da.

Txostenak eLankidetzak 2022an abiatutako prozesuarekin jarraitzen du, lankidetza modalitate horren ezagutza eta balorazioa hobetzeko, alegia. Hala, bigarren txosten horretan 2027-2021 bitarteko garapenerako lankidetza deszentralizatuko laguntza ofizialaren zenbatekoak agertzen dira, eta, bereziki, GGKEen bidez bideratutako laguntza aztertzen da.

Lantegiak txostenaren ondorioei buruzko eztabaida bultzatu du Europako lankidetza eta elkartasuneko erakunde eta eragileetako kideen artean. Aitor Pérez egileak txostena aurkeztu ondoren, Flandriakoa, Bartzelonako eta Quebecko kasuak aurkeztu dituzte.

GKEen eta erakundeen kolaborazioa

Lankidetza deszentralizatua askotariko ereduen bidez gauzatzen da, eta Hegoko zein Iparreko gizarte zibileko eragile ugari inplikatzen ditu. Estatuz azpiko gobernuek horizontaltasunean oinarritutako lankidetza politikak bultzatu ohi dituzte, gizarte zibiletik eta haren erakundeetatik hurbil daudenak. Gainera, behetik eta hurbiletik sortutako harremanak sustatzen ditu.  

Ildo horretan, ezaugarri nagusietako bat da estatuz azpiko gobernuek gizarte zibileko erakundeei ematen dietela nazioarteko laguntzaren zati handiena. Txostenaren arabera, laguntza horren % 86 GKEen bidez bideratzen da, eta, neurri handi batean, Hegoko herrialdeetan antolatutako gizarte zibilaren eginkizun politikoa indartzeko balio dute.

Euskadiren kasuan, erakundeen zeregina funtsezkoa da. 2021ean, Eusko Jaurlaritzaren garapenerako laguntza ofizial osoaren % 91 GKEen bidez bideratu zen. Horren isla izan da Lankidetzarako eta Elkartasunerako Legea berria egiteko erakundeen eta lankidetza eragileen arteko elkarlana.

Proiektuen % 86k, gainera, genero ekitatea zuten helburu nagusi edo zeharkakoa. 2021ean, Euskadi izan zen lankidetza deszentralizatuaren emaile nagusia, 61 milioi dolarrekin.

Azterlanak Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko 11 herrialdetako eskualdeetako eta tokiko gobernuen datuak erakusten ditu. 2021ean, gobernu horiek 3.072 milioi dolar bideratu zituzten garapenerako laguntza ofizialera, aurreko urtean baino % 14 gehiago.  

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-20

    Comentario de Twitter:
    🌍El #GobiernoVasco presenta el informe de cooperación descentralizada en #Bruselas
    🔝La cooperación para el desarrollo de gobiernos subestatales creció un 14% en 2021

    👇
    https://t.co/xVwi2y8xzY

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-20

    Comentario de Twitter:
    🌍 #Jaurlaritzak lankidetza deszentralizatuari buruzko txostena aurkeztu du Bruselan
    🔝 Estatuz azpiko gobernuen lankidetza % 14 hazi zen, 2021ean
    👇
    https://t.co/lFtSUlAyIa

    #lankidetza #elkartasuna #desarrollo https://t.co/AnlCUOPucJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)