
0
Osasun eta Kontsumo sailak DAKaren 30. urteurrena ospatu du
Droga Arazo Koordinakundeak, 1981ean sortua, diziplina anitzeko ikuspegia, komunitarioa eta integrala ekarri zuen, urte hauetan garatutako ekintzen oinarriak ezarriz
Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo sailak DAKaren (Droga Arazo Koordinakundearen) 30. urteurrena ospatu du gaur. Ekitaldian Rafaek Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburua izan da buru eta, bertan, DAKaren parte izan diren pertsonei omenaldia eskeini zaie. Bertara legebiltzarkide eta Osasun eta Kontsumo saileko eta Enplegu eta Gizarte Gaien saileko arduradunak hurbildu dira, baita DAKean lan egin duten profesionalak ere. Dokumental batek koordinakundeak urte hauetan egindako lana aztertu du.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan