Berriak Herrizaingoa

Aresek memoria eta bizikidetzaren inguruan hitz egin du Cecilia Malmström Barne Komisarioarekin

2012-02-16

Lehendakariak Memoria eta bizikidetzaren inguruko Kongresura joateko egin dion gonbidapenari buruz hitz egin dute

Rodolfo Ares, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburua, Cecilia Malmström Barne Komisarioarekin Bruselan bildu da gaur. ETAren ekintza terroristen bukaerari buruz eta bakea, askatasuna eta bizikidetza bultzatzeko pausuen inguruan hitz egin dute. Hala ere, ETA behin betiko desagertu arte lanean jarraitu behar dela adierazi du Aresek.

Aresek dioenez, esku artean dituzten datuen arabera, ETAren ekintzak eta mehatxuak desagertu egin dirá.

Ertzaintzak lanean jarraituko duela eta argitu gabe dauden gertaerak epailearen esku jartzen jarraituko duela, adierazi dio Aresek Komisarioari.

Bilera horren helburuetako bat Memoria eta bizikidetzaren inguruko proiektuei buruz informatzea zen eta Europa Terrorismoaren Biktimen oroimenerako proiektuetan parte hartzea.

Proiektu hauek Euskadin dagoeneko abian dauden beste egitasmo batzuekin parekatu ditu Sailburuak. Egitasmo horien artean, honakoak nabarmendu behar dira: azaroaren 10ean egiten den Memoriaren Eguna, Memoriaren Mapa (atentatu terroristen agertoki izandako tokiak biltzen ditu) eta hezkuntza sisteman biktimen parte-hartzea.

Horrez gainera, Lehendakariak Memoria eta bizikidetzaren inguruko Kongresura joateko egiten dion gonbidapena helarazi dio Aresek Komisarioari. Kongresu horretan unibertsitateko irakasleak, politikoak eta terrorismoko biktimak bilduko dira, besteak beste. Bertan, bizikidetasuna hobetzeko alde ezberdinak aztertuko dira eta azken hamarkadan Euskadin gertatutakoari buruz hitz egingo da.  Komisarioak onartu du gonbidapena.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)