
Eusko Jaurlaritzak aurtengo Arau-plana onartu du (Gobernu Bilera 2024-2-22)
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran 2024rako aurreikusitako Urteko Araugintza Plana onartu du. Planak jasotzen ditu aurten Jaurlaritzako sail bakoitzak Gobernu Kontseiluan onartzeko aurkeztuko dituen arau-ekimenak (Lege-aurreproiektuak eta Dekretuak).
Kontuan izan behar da 2024a hauteskunde-urtea dela; beraz, Urteko Araugintza Plan hau onartzen da, kalterik egin gabe XIII. Legegintzaldiko gobernu berriak beharrezkotzat jo ditzakeen balizko aldaketa eta egokitzapenei.
Plana Irekia gardentasun-atarian argitaratuko da, herritarren beharrezko informazioa, lankidetza eta parte-hartzea bermatzeko.


