Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Euskal Y-aren Gipuzkoako adarreko Ezkio-Itsaso zatia eraikitzeko lanak hasi dira

2012.eko otsailak 17

Jada obratan dauden 14 zatiei, denbora gutxi barru Hernani-Astigarraga eta Zizurkil-Andoain zatiak gehituko zaizkie

Etxebizitza, Herri-Lan eta Garraio sailburuak proiektu honen errentagarritasun ekonomikoa azpimarratu du: "Neurri honetako obra batek benetako bultzada ekonomikoa ematen du aberastasuna eta lanpostuak sortzearen ikuspuntutik. Iñaki Arriolak aurreratu duenez, laster hasiko dira duela denbora gutxi esleitu diren beste bi zatietako lanak, Hernani-Astigarraga eta Zizurkil-Andoain zatietako lanak, hain zuzen ere. Horrez gain, Hernialde-Zizurkil zatia lizitazio fasean dago. Une honetan, 13 dira jada Euskal Y-a Trenbide Sare Berriaren Gipuzkoako adarrean lanetan dauden zatiak.

Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuak eta Carlos Urquijok, Estatuko Gobernuak Euskadin duen Ordezkariak, Euskal Y-aren, Euskal Trenbide Sare Berriaren, Gipuzkoako igarobideko Ezkio Itsaso zatiaren lehen harria jartzeko ekitaldian hartu dute parte gaur.

Estatuko Gobernuak Euskadin duen Ordezkaria bertan zegoenez, Arriolak adierazi du "gaur beste pauso bat ari garela ematen, eta ziur naiz Espainiako Gobernuak, Zapateroren Gobernuak orain arte erakutsi duen intentsitate berberarekin egingo duela apustu Euskal Y-aren burutzapen erritmoei eustearen alde, denok ados gaudelako, lan hau obra estrategikoa dela esatean, Euskadirentzat, Espainiarentzat eta Europarentzat".

Halaber, Arriolak proiektu honen errentagarritasun ekonomikoa azpimarratu du: "Neurri honetako obra batek benetako bultzada ekonomikoa ematen du aberastasuna eta lanpostuak sortzearen ikuspuntutik. Duela zenbait egun jakin izan dugu Gipuzkoako herri lanek %68ko erorketa izan dutela. Hori dela eta, AHT-arena bezalako lan batek garrantzi berezia hartzen du garai hauetan".

Iñaki Arriola Sailburuak ekitaldian aurreratu duenez, laster hasiko dira duela denbora gutxi esleitu diren beste bi zatietako lanak, Hernani-Astigarraga eta Zizurkil-Andoain zatietako lanak, hain zuzen ere. Horrez gain, Hernialde-Zizurkil zatia lizitazio fasean dago.

Une honetan, 13 dira jada Euskal Y-a Trenbide Sare Berriaren Gipuzkoako adarrean lanetan dauden zatiak: Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Antzuola-Ezkio Itsaso Mendebaldea, Antzuola-Ezkio Itsaso Ekialdea, Ezkio Itsaso, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Beasain Ekialdea, Ordizia-Itsasondo, Legorreta, Tolosa, Tolosa-Hernialde, Andoain-Urnieta eta Urnieta-Hernani.

Aipaturiko hiru zatietako (Hernani-Astigarraga, Zizurkil-Andoain eta Hernialde-Zizurkil) lanak hasten direnean, Gipuzkoako adarreko 59,1 kilometro edo adar horretako %77,6 obratan egongo da. Obren martxa onaren adibide gisa, esan behar da denbora gutxi barru Ordizia-Itsasondo eta Beasain ekialdea zatietako obra zibileko lanak amaituko direla.

Ekitaldi honetarako Eusko Jaurlaritzak bere aurrekontuetatik 350 milioi euro erreserbatuko ditu lan horiek aurrera eramateko, 2011n baino %27 gehiago.

Ezkio-Itsaso

28 hilabeteko epean burutu beharko den Ezkio Itsaso (2,8 km) izeneko zatiaren barruan hiru bide-zubi eraikiko dira, eta aurrekontua 56,4 milioi eurokoa izango da. Oso puntu estrategikoa izango da, izan ere, bertan eraikiko baita Goierrin eta Tolosaldean bizi diren eta lan egiten duten pertsonei zerbitzua eskainiko dien geltokia, eta puntu horretatik bertatik abiatuko baita etorkizunean Nafarroarekin eta Mediterraneoarekin lotzeko egingo den lotunea.

Zatiaren hasiera Antzuola-Ezkio ekialdea zatiarekin lotzen da. Trazatuaren zati nagusia aire zabalean joango da, eta tunelik ez duen Euskal Y-aren zati bakarrenetakoa da. Proiektuan hiru bide-zubi daude: Santa Lutzi (400 metro), Zabalegi (272 metro) eta Errazti (223 metro). Zati horretako burutzapen planaren barruan ez da sartzen aurrerago eraikiko den Ezkio Itsasoko geltokia. Geltoki horrek Gipuzkoako Goierriko parte handiari emango dio zerbitzua.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)