Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Etxebizitza eta Lan sailburuordeak Euskadin erabilera lagatzeko etxebizitzen lehenengo kooperatibaren eraikitze lanen hasieran izango dira

2024-02-15

Pedro Jauregui Etxebizitzako sailburuordeak eta Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak Bizikide kooperatibaren lehen harria jartzeko ekitaldian parte hartu dute ostegun honetan, Donostian eta Euskadi osoan erabilera-lagapeneko etxebizitzen kooperatiben lehen proiektua.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak 75 urterako laga dio kooperatiba honi etxebizitza-eraikinaren lurzorua. Etxebizitza irisgarria eskuratzeko formula berria da, eta Eusko Jaurlaritzak beharrezko finantzaketa lortzeko prozesuan laguntza-lana egin du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)