Hauteskundeak 2024
qrcode

Astekonomiak euskal aireportuen urte hasiera ona, urtarrileko KPIaren gorakada eta 2023ko salmenten beherakada jasotzen ditu gaur

2024-02-16

Iazko balantzea historikoa izan bazen ere, 2024a ondo hasi da euskal aireportuentzat, urtarril bateko errekorra barne. Adierazle ekonomiko hori, urte hasierako KPIaren bilakaera eta 2023ko euskal merkataritzako salmenten balantzea dira aste honetako erreferentzia Astekonomian.

Urtarrilean, 400.000 joan-etorri baino gehiago egin ziren euskal aireportuetan. Serie historiko osoan hilabete horretan lortu den baliorik altuena da. Aurreko urtearen aldean, igoera % 9,8koa izan zen.

Bestalde, urtarrileko KPIaren urteko aldakuntza-tasa % 3,5ekoa izan zen Euskadin, aurreko hilekoaren lau hamarren gainetik. Bilakaera hori elektrizitatearen prezioek gora egin izanaren isla da. Halaber, azpiko inflazioa % 3,8an kokatu zen (tasarik txikiena 2022ko martxotik), eta inflazio globalarekiko diferentziala hiru hamarrenetan baino ez du utzi.

Halaber, 2023ko laugarren hiruhilekoan, salmentek % 1,8 egin zuten behera aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Era berean, urte osoan ere bilakaera negatiboa izan zen, % 1,6ko jaitsierarekin, handizkako merkataritzan izandako jaitsierak eraginda (–% 4,5). Aitzitik, ibilgailu motordunen salmentaren eta konponketaren sektoreak (% 5,9) eta txikizkako merkataritzak (% 0,9) gora egin zuten.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko