Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Emakundek 20 enpresari eman die berdintasunerako lankidetza erakunde zigilua

2024-02-16
  • Otsailaren 22an ospatzen den Soldata Berdintasunaren Europako Egunaren testuinguruan, jardunaldi bat antolatu da soldata-arrakala murrizteko ekimenen inguruan
  • Dagoeneko 150 euskal erakundek dute Berdintasunerako Lankidetza Enpresaren bereizgarria

Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde berriak aitortu dituzte gaur Gasteizen egin den "Soldata-berdintasunarekin konprometitutako enpresak" jardunaldian. Datorren otsailaren 22an ospatuko den Soldata Berdintasunaren Europako Egunaren testuinguruan antolatuta da gaurko topaketa.

Aitortza berri horiekin, 150 euskal enpresak lortu dute jada bereizgarri hori, eta horrela, balioa eman zaio euren erakundeetan berdintasuna bultzatzeko konpromisoari. "Erakunde kolaboratzailearen figurak aukera ematen die enpresei sektoreko beste enpresa batzuetatik bereizteko, berdintasuna bultzatzeko erreferente izateko, pertsonen kudeaketa hobetzeko eta zerbitzu hobe bat eman ahal izateko", adierazi du Nerea Melgosa sailburuak.

Zigilu hori lortzeko, enpresek diagnostiko bat, berdintasunerako plan bat eta sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokolo bat aurkeztu behar dituzte, eta, horrez gain, berdintasunean egindako ibilbidea egiaztatu behar dute. Egiaztatutako erakundeen ia erdiak (74) Bai Sarea Berdintasunaren aldeko Enpresen Sarean parte hartzen dute. Sare horretako zenbait entitatek (Bizkaia Bahía Gas, Satse eta Zubizarreta) soldata-arraila murrizteko egiten ari den lana aurkeztu dute jardunaldi honetan, konkretuki, soldata berdintasunean aurrera egiteko tresnei buruz aritu dira.

Nerea Melgosa sailburuak azpimarratu du gizonen eta emakumeen soldaten arteko aldea urteekin murriztu bada ere, 5.622 eurokoa dela gaur egun. "Gizonek, batez beste, 33.706 euro kobratzen dituzte urtero Euskadin, eta emakumeek 28.084 euro. Zalantzarik gabe, arrakala murrizteak eremu askotatik lan egitea eskatzen du, eta hor enpresek beren erakundeetan berdintasunaren egoera diagnostikatzeko eta esparru horretan aurrera egiten saiatzeko duten erantzukizuna funtsezkoa da".

Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak, bestetik, enpresetan berdintasuna txertatzearen garrantzia azpimarratu du: "justiziazko aldarrikapen bat izateaz gain, gizarte osoarentzat onuragarria delako, hazkunde ekonomikoari, produktibitatearen hazkundeari eta bizitza familiarraren, pertsonalaren eta lanekoaren kontziliazio arduratsuari laguntzen baitio".

Elgarrestak gogorarazi du aste honetan Gobernu Kontseiluak onartutako EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategiaren helmugetako bat soldata arrakala murriztea dela, eta horretarako Jaurlaritzak Soldata berdintasunaren aldeko Estrategia duela abian, zeinetan Gobernuko 9 departamentu ezberdinek parte hartzen duten: "Soldata-arraila murriztea lehentasunezko helburua da, eta lan koordinatua behar du Jaurlaritzaren jardun-arlo guztien artean", nabarmendu du. Gaur egun, 2018an onartutako Soldata Berdintasunaren aldeko Estrategiaren 2022-2025 ekintza-plana gauzatzen ari da, Emakundel koordinaturik.

Aitortutako enpresak
Guztira, 150 enpresek jaso dute Berdintasunerako Lankidetza Erakunde aitorpena 1994an zigilu hau sortu zenetik. Gaur aitortza jaso duten enpresak hauek dira: Serikat Consultoría e Informática, Leartibai Fundazioa, Suspertu, Irsearaba, Industrias Técnicas de la Espuma, Asociación BC3 Basque Centre for Climate Change, Asociación Unión Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasuna (EKFB/UFDV), Izangai Elkartea, Gautena, Aurrerantz, Jaizubia, Agencia de desarrollo del Bidasoa-Bidasoako garapen agentzia, Urrats Euskaltegia, Goitu Eraikuntzak, La Pau, Neiker, Avanza Durangaldea, Ulma Packaging, Ingartek Consulting eta Lagun Aro Seguruak.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @EUSKAL_KIROLA
    2024-02-16

    Comentario de Twitter:
    Emakundek EKFBri eman die berdintasunerako lankidetza erakunde zigilua

    Emakunde entrega a EKFB/UFDV el sello de entidad colaboradora en igualdad

    https://t.co/SatEqKSIoS

    #berdintasuna #euskalkirola #ekfb #emakunde #euskalselekzioa
    #igualdad https://t.co/Xr0sFAv9ut

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-16

    Comentario de Twitter:
    🟣Emakundek 20 enpresei eman die berdintasunerako lankidetza erakunde zigilua

    🎖️Otsailaren 22an ospatzen den Soldata Berdintasunaren Europako Egunaren testuinguruan, jardunaldi bat antolatu da soldata-arrakala murrizteko ekimenen inguruan

    👇 https://t.co/iSIeReNnRg

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-16

    Comentario de Twitter:
    🟣🎖️#Emakunde reconoce a 20 empresas su compromiso con la igualdad en sus organizaciones

    #Soldata #Berdintasuna #Igualdad #Salarial 🧵👇1

    👉https://t.co/tXgm9jcHJ5 https://t.co/dSIMsGJROE

  • Argazkia SN Robot
    @RevTrabajadora
    2024-02-16

    Comentario de Twitter:
    Emakunde reconoce a 20 empresas su compromiso con la igualdad en sus organizaciones https://t.co/bhYoHVwNgq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)