Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Gotzaitegiak Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioa eratzeko eskriturak sinatu dituzte

2024-02-15
  • Lau erakundeez gain, Martxoak 3 eta Memoria Gara elkarteak ere fundazioaren patronatuko kide dira, gizarte-ekimenaren ordezkari gisa
  • Fundazioak martxoaren 3ko biktimen memoria berreskuratu, duindu eta transmititzea du helburu, baita langileen borrokaren eta borroka demokratikoaren memoria ere
  • Fundazioak sortu, zuzendu eta kudeatuko du Martxoak 3 Memoriagunea Asisko San Frantziskoren elizan, Gasteizen

 Gasteiz, 2024/02/15

Nerea Melgosak, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioa eratzeko eskriturak sinatu ditu, beste hiru patronatukideekin batera, Maider Echevarria Gasteizko alkatea, Ramiro Gonzalez Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusia eta Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzaina.

Sailburuaren hitzetan “egun historikoa da gaurkoa” eta hori esateko dituen arrazoiak azaldu ditu “Martxoak 3 Memoriagunea errealitate bihurtzeko oinarri irmo eta sendoa jartzen dugulako; gaur ez da iraganera begiratzeko eguna, etorkizunari begiratzeko eguna da, Martxoak 3 Memoriagunearen lehenengo eguna da gaurkoa” eta “gazteiztarrok partekatzen dugun sentipen bat asebetetzen dugulako” gaineratu du.

Horretan gain, Nerea Melgosak, Fundazioaren presidentea ere badenak, adierazi du “hiri eta herri honen memoria demokratikoari balioa ematen diogulako”. Gainera bere iritzirako “lankidetza publiko-soziala herria eraikitzeko eredurik onena dela erakusten dugulako. Martxoaren 3ak proiektu partekatua izan behar du. Ezin du eta ez du izan behar inoren proiektu partikularra. Guztion proiektua izan daiteke eta horrela izan behar du”.

Melgosarekin batera, eskritura sinatu dute Maider Echevarria Gasteizko alkateak, Ramiro Gonzalez Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusiak eta Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak. Ordezkatzen dituzten lau erakundeek 40.000 euroko hasierako kapitala jarri dute fundazioa eratzeko.

Laurak fundazioaren berezko patronoak dira, eta Martxoak 3 eta Memoria Gara elkarteak ere fundazioaren patronatuko kide dira, gizarte-ekimenaren ordezkari gisa. Gainera, Martxoak 3 Elkarteko kide Nerea Martinez izango da Fundazioko presidenteordea.

Juan Carlos Elizalde Gasteizko Gotzainak adierazi duenez, "Gasteizko Gotzaindegiaren izenean pozik gaude, zailtasun guztiak izan diren arren, portu onera iristeagatik. Era berean, lasai gaude eta uste osoa dugu lan ona, egiazkoa eta Historiari leiala izango dela, besteak beste, Elizbarrutiak aukeratuta patronatuan egongo diren bi akademikoei esker: Santiago de Pablo eta Virginia López de Maturana, biak historialari eta ahots errespetatuak Gasteizko iragan hurbilari dagokionez, 1976ko martxoaren 3a den bezala ".

Gotzainak gaineratu dauenez, "hildako bost langile haien bizitzak gogoratzen jarraituko dugu. Baita Elizak urte horietan, Franco hil eta hilabete gutxiren buruan eta Trantsizioa hasi baino lehen izan zuen papera oroitzen. Orduan langilegoaren eskubideen defentsan lagun izan ginen eta elkarrekin historia idatzi genuen. Oroitzapen hauek martxoaren 3ko oroimenean iraun behar dute. Fedeak funtsezko papera jokatu zuen eta jokatzen jarraituko du gure gizartean, gure sustraietan, herri gisa dugun identitatean dagoelako ".

Bestalde, Maider Etxebarria Gasteizko alkateak esan du Martxoak 3 Fundazioa eratzea "urrats erabakigarria" dela "gaur egun errealitate bihurtzetik gertuago dagoen proiektua desblokeatzeko". Erregidoreak erakundeen arteko lankidetzaren balioa azpimarratu du, "memoria demokratikoan oinarritutako eta Espainiako Gobernuaren babesa izango duen" espazio bat bultzatzeko, "proiektuari 600.000 euro emateko konpromisoa hartu baitu".

Fundazioa

Fundazioak martxoaren 3ko biktimen memoria berreskuratu, duindu eta transmititzea du helburu, baita 1976ko martxoaren 3ko gertakariei lotutako langileen borroka demokratikoaren memoria ere.

Fundazioaren Patronatua, Patronatuaren estatutuetan jasotzen denez, 16 kidek, berezko 4 patronatukidek eta 12 kidek osatuko dute.

Berezko patronoak:  

  • Nerea Melgosa, Fundazioaren presidentea, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria.
  • Maider Echevarria, Gasteizko alkatea.
  • Ramiro Gonzalez, Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusia.
  • Juan Carlos Elizalde, Gazteizko gotzaina.

Jaurlaritzaren batzordekideak:

  • José Antonio Rodríguez Ranz, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza sailburuordea eta Aintzane Ezenarro, Gogora Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.

Gasteizko Udaleko batzordekideak:

  • Beatriz Artolazabal, alkate ordea, eta Pascual Borja, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzurako zinegotzia.

Arabako Foru Aldundiaren batzordekideak:

  • Cristina González, lehenengo diputatu nagusiordea, eta Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Saileko Foru diputatua eta Jone Berriozabal, Berdintasuna, Euskara eta Gobernantza diputatua.

Gasteizko Gotzaitegiaren batzordekideak:

  • Santiago De Pablo eta Virginia López de Maturana.

Memoria Gara Elkartearen batzordekideak:

  • Juan Ibarrondo eta José María Flores.

Martxoak 3 Elkartearen batzordekideak:

  • José Arturo Val eta Nerea Martinez.

Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioa formalki eratuko da Fundazioen Erregistroan inskribatu ondoren.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-15

    Comentario de Twitter:
    🕊️Lau erakundeez gain, Martxoak 3 eta Memoria Gara elkarteak ere fundazioaren patronatuko kide dira, gizarte-ekimenaren ordezkari gisa

    👇
    https://t.co/mLcAfaaytW

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-15

    Comentario de Twitter:
    ✍️Gobierno Vasco, Diputación Foral de Alava, Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz y Obispado de Vitoria han firmado las escrituras de constitución de la Fundación Memorial 3 de Marzo

    #GOGORA #memoria #memorial3demarzo #martxoak3memoriagunea #Gasteiz 🧵👇1

    👉https://t.co/b7QNHgf3IS https://t.co/MU96XF5pT4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan