qrcode

Historia gurpil gainean ezagutzen Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbidean barrena

2024-02-19

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok bizikletaz egiteko Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbidea aurkeztu du, Euskadiko zikloturismoaren estrategiaren barruan. Sailburuarekin batera, Cristina González Arabako Aldundiko diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismoko diputatuak eta Nagore Trepiana Guardiako Udaleko lehen alkateorde eta Turismo, Hirigintza, Euskara eta Hezkuntzako zinegotziak parte hartu dute.

“2023a mugarria izan zen gure zikloturismo-estrategian, eta ziur gaude Euskadi erreferente bihur daitekeela munduan”, azaldu du sailburuak. Helburu horretara iristeko, Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbideak beste urrats bat ematen du euskal autonomia-erkidegoko zikloturismo kulturalaren eskaintzan.

Cristina Gonzálezek azpimarratu duenez, “Arabak eremu ezin hobea eskaintzen die errepideko, mendiko edo legarreko bizikleta zaleei, bigarren mailako errepide-sare zabala eta gutxi ibilitakoa duelako; 1.100 kilometro baino gehiagoko ibilbide berdeak eta pista eta bidezidor askoz gehiago; eta bi BTT zentro, zerbitzuez hornituak”.

Arabako Errioxako Trikuharrien Ibilbidea beste urrats bat da bide honetan, eta historiaurrea eta bertako natura ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen duelako nabarmentzen da. “Gainera, Guardia, Bilar, Kripan, Samaniego, Villabuena, Leza eta Páganos herriak ezagutzeko aukera ematen du, baita haien eskaintza enoturistiko guztiaz gozatzeko ere”, zehaztu du diputatu nagusiordeak.

“Ibilbide horiek aukera ematen digute gure turismo-eskaintza handitzeko, eta Euskadiko zikloturismoaren helburuak indartzen dituzte: desestazionalizazioa, turismo-fluxuak lurraldean banatzea eta egonaldia handitzea. Horrela, ibilbideen bidez lurraldea egituratzen laguntzen dugu, eta turismo-jarduerak sortzen duen aberastasuna helmuga osoan banatzen”, gaineratu du Javier Hurtadok.

Horrenbestez, zikloturismoak txangozale konprometituak erakartzea lortzen du; ingurumenaren, gizartearen, kulturaren eta ekonomiaren jasangarritasuna bermatzen du, baita familia-, landa-, kirol- eta enogastronomia-turismoa eta ekoturismoa sustatu ere.

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @turi_app
    2024-02-23

    Comentario de Twitter:
    Cicloturismo en Euskadi: más que una aventura, una forma de vivir la cultura y la historia recorriendo, por ejemplo, la Ruta de los Dólmenes que te descubre paisajes y pueblos encantadores https://t.co/SS6SxPqRX8 📣 @irekia #Cicloturismo #Cultura https://t.co/QihxOaRGWr

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak