
Eusko Jaurlaritzak finantza-zerbitzuak bermatuko ditu landa-eremuetako 64 udalerritan kutxazainak instalatzeko laguntzen bidez
Eusko Jaurlaritzak finantza-zerbitzuak bermatuko dizkie landa-eremuetako 64 euskal udalerriri, kutxazain automatikoak instalatzeko laguntza-lerro bat ezarrita. Horretarako, datorren martxoan lizitazio bat irekiko da udalerri bakoitzean zerbitzu horren dirulaguntza adjudikatzeko: 8 Araban, 22 Gipuzkoan eta 34 Bizkaian.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak ekimen hau aurreratu zien finantza-erakundeei iaz, landa-garapena landa-eremuen hazkunde- eta biziberritze-prozesutzat hartuta, biztanleriaren bizi-baldintzak hobetzeko, hainbat ardatz nagusiren bidez: ardatz ekonomikoa, soziokulturala, ingurumenekoa, etab.
“Helburua da benetako finantza-inklusio baten alde lan egitea, hazkundea ahalbidetuko duena landa-eremuen garapen ekonomikoan. Izan ere, banku-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen presentziak aurrezkia, familien inbertsioa eta enpresa-proiektuen garapena sustatzen du, eta horrek, aldi berean, eremu osoaren aurrerapen ekonomikoari laguntzen dio”, nabarmendu du Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde Hernando Lacallek, gaur Arabako Navaridas herrian egindako ekitaldian, Arabako Foru Aldundiak eta Kutxabankek bultzatutako kutxazain automatiko baten instalazioa dela eta. Ekitaldian izan dira, halaber, Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduko Arabako diputatu Anartz Gorrotxategi.
|
LISTADO DE CAJEROS EN ÁMBITO RURAL |
||
|
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
ARABA |
|
ARKOTXA-ZARATAMO ARMINTZA ARRANKUDIAGA ATXONDO MUNITIBAR UBIDEA ARTEAGA BARRIKA LAUKIZ ETXEBARRIA GAMIZ-FIKA MAÑARIA MARURI-JATABE MORGA SUKARRIETA GALDAMES BEDIA ZIERBENA ISPASTER ORTUELLA LA ARBOLEDA MALLABIA ZARAMILLO LANESTOSA TURTZIOZ ARRIETA ARTEA ARTZENTALES EA FORUA FRUIZ GATIKA MEÑAKA MUXIKA |
ADUNA AIZARNAZABAL ALKIZA ALTZO BEIZAMA BERROBI BIDEGOIAN DEBA-ITZIAR ERREZIL GABIRIA IGELDO IKAZTEGIETA IRURA ITSASONDO LEINTZ-GATZAGA MUTILOA OLABERRIA URRESTILLA ZERAIN ZIZURKIL ZUMARRAGA EZKIO-ITSASO |
LUIANDO SAMANIEGO LEZA YECORA OKONDO San Vicente de ARANA KUARTANGO ZIGOITIA
|
-
2024-02-15
Comentario de Twitter:
Landa eremuko Arabako bizilagunek eskura ditzaketen zerbitzuak hobetzen ditugu.Kutxabankekin elkarlanean jarraituko dugu prozesu hau geldi ez dadin.
Baita Eusko Jaurlaritzarekin ere, Araban 6 kutxazain jarriko baititu laster. -
2024-02-15
Comentario de Twitter:
Mejoramos los servicios a los que tienen acceso los vecinos y vecinas de la Álava rural.Seguiremos colaborando con Kutxabank para que este proceso no se detenga.
Y también con el Gobierno Vaco, que instalará 6 cajeros en Álava próximamente.
https://t.co/cn5xNVIgYs https://t.co/ZHIepgTQPd




