Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Agindu-proiektua, EAE sektore publikoko zerbitzu eta prozeduren katalogo korporatiboa arautzeko zuzenbide publikoari lotutako prozeduretan. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak

2024-02-19

Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Zerbitzu eta Prozeduren Katalogo Korporatiboa arautzen duen agindu bat egitea, zuzenbide publikoari lotutako prozeduretan.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, jendaurreko informazioaren izapidea egin da, Administrazioaren web-atarien bidez, Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eus egoitza elektronikoan eta Irekian. Bertan, etorkizuneko aginduak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik ordezkagarrienen iritziak jaso dira

Horretarako ezarritako epea igaro eta lehen aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, dagokion prozedura izapidetzen jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko