
Osakidetzak 78 milioiko inbertsioa egingo du Donostialdeko ESI-aren osasun-konplexuan eraikiko den kanpo-kontsultetarako eraikin berrian
DONOSTIAKO UNIBERTSITATE-OSPITALEKO KANPO-KONTSULTETARAKO ERAIKINA - DONOSTIALDEKO ESI-a
- Pazienteen diagnostikorako eta tratamendurako 250 espazio berri baino gehiago izango ditu, kalitateko instalazio moderno eta atseginetan; 459.000 paziente baino gehiago artatuko dira bertan
- 4 solairu izango ditu sestra azpian, horietako hirutan 560 plazako aparkalekua eraikiko da
Donostiako Unibertsitate-Ospitaleak kanpo-kontsultetarako eraikin berri eta modernoa izango du. Eraikin horren helburua da osasun-sistemaren asistentzia-kalitateari eta modernizazioari heltzea, ekipamendua, teknologia eta instalazioak egokitzearen eta berritzearen bidetik. Horretarako, Osakidetzak 78 milioi euroko inbertsioa egingo du eta aurreikusten da 36 hilabeteko epean gauzatuta egotea.
Kanpo-kontsultetarako eraikinak 48.000 metro koadroko azalera eraikia izango du, sestra gaineko 5 solairutan banatuta. Batez ere kontsulta-eremura (250 eremu berri baino gehiago pazienteen diagnostikorako eta tratamendurako), eta eguneko ospitale berrira bideratuko da. Gainera, 4 solairu izango ditu sestra azpian. Horietako hiru aparkalekurako izango dira (560 plaza), eta lehenengo soto-solairua erradiologia-eremu baten eta ospitale osorako espazio logistiko handi baten artean banatuko da. Eraikina sotoetako barne-galeria baten bidez egongo da Protonterapia Unitatearekin konektatuta, baita Donostia Ospitaleko gainerako eraikinekin ere. Bestalde, aireko konexio-galeria baten bidez, posible izango da Donostia Ospitaleko eraikinen arteko langileen konexioa.
Donostialdeko ESIko eraikin berriaren helburua da arreta integrala hobetzea, eta, horretarako, gertakari kliniko anbulatorioei diziplina anitzen bidez ekitea eta bereizmen handiko proba osagarriak eranstea.
Hala, egintza bakarra, diziplina anitzeko balorazioa eta prozesuaren humanizazioa errazteko helburuarekin diseinatutako eraikina izango dute Gipuzkoako pazienteek. Zenbait adarretako profesionalek taldean lan egingo dute, eta, diagnostikoaren aurretik, pazientearen beste alderdi batzuk kontuan hartuko dituzte. Espazio atseginak, seguruak eta erosoak diseinatzearekin egonaldia ere atseginagoa izango da.
Kanpo-kontsultetan, asistentzia-profil berriak eta erizaintzako profesionalentzako zeregin berriak gehituko dira, Eguneko Ospitalerako eremu bat izango da, eta probak egiteko eremuak (erradiologikoak…), prozeduretarako eremuak (ebakuntza arinak) eta diziplina anitzeko lan- eta asistentzia-eremuak antolatuko dira.
Kanpo-kontsultetarako eraikin berriari esker, egungo ospitale-azpiegituretan lekurik ez egotea ere ebatziko da. Gainera, sistemarako irisgarritasuna hobetuko da, eta, horrela, asistentzia anbulatorio espezializatuko kontsulta kopurua handituko da eta espezialitate batzuetan gaur egun dauden itxaron-zerrendak murriztu. Hartara, kanpo-kontsultak ospitalizazioarekin eta Donostialdeko ESIko osasun-konplexuko gainerako eraikinekin lotuko dira.
Ospitale-aurpegi berria
Eraikin berri horrekin ospitale-aurpegi berria sortuko da, Onkologikoaren eta egungo Donostia Ospitalearen arteko lotura gisa balioko duena. Gainera, eraikinaren irudia, etorkizunean, fatxadan esku-hartzea eskatuko duten ospitaleko gainerako eraikuntzetara estrapolatzeko modukoa izan dadin nahi da.
Fatxada xafla handi estrukturalez egindako “errezel-horma” batek osatuko du. Lehenengo tartean, lurreraino iritsi baino lehen tolesten da eta markesina moduko bat sortuko da pasealeku estali gisa, oinezkoak egungo ospitalearen eta eraikin berriko atondo nagusiaren artean ibil daitezen.
Proposamenak hiri-izaerako beste alderdi batzuei ere erantzuten die, plaza moduko espazio publiko bat sortzen baita, eraikin horrek eragingo duen pertsona-fluxua eta ospitale-gunearen gainerakoak eragindako fluxua hartzeko adinakoa.
Kanpo-kontsultetarako eraikinera iristean bost alturako hall handi batean sartuko da. Espazio zuri eta garbia izango da, argiztapen zenitala izango duena sabai-leiho baten bidez. Haren inguruan, eskailera bat egongo da, pazienteak kontsultetara iristeko bidea. Beheko solairuko atariko pasabide-bao horrek sentsazio harrigarria sortuko du. Atariaren hondoan, zurezko eraztun batean kokatuko da eraikinaren harrera-lekua, eta, horren atzean, tamaina handiko beirak izango dira, kanpoko urbanizazioaren lorategia eta, bigarren planoan, mendiak ikusteko aukera emango dutenak. Hau da, bao handi batek zeharkatuko du eraikina, eta markoa jarriko dio paisaia naturalari.
Plan funtzionalaren koadroa, solairuak eta zerbitzuak zehaztuta:
4. SOTOA
2. SOLAIRUA
APARKALEKUA
ALERGOLOGIA
EREMU TEKNIKOAK
PNEUMOLOGIA
3. SOTOA
OTORRINOLARINGOLOGIA
APARKALEKUA
LAGUNTZA OROKORRAK
EREMU TEKNIKOAK
EREMU TEKNIKOAK
2. SOTOA
3. SOLAIRUA
APARKALEKUA
NEUROLOGIA
ALDAGELAK
KIRURGIA PLASTIKOA
EREMU TEKNIKOAK
KARDIOLOGIA
1. SOTOA
ANESTESIA
ERRADIOLOGIA ANBULATORIOA
DERMATOLOGIA
BILTEGIAK
NEUROKIRURGIA
LAGUNTZA OROKORRAK
LAGUNTZA OROKORRAK
EREMU TEKNIKOAK
EREMU TEKNIKOAK
0. SOLAIRUA
4. SOLAIRUA
TRAUMATOLOGIA
NEFROLOGIA
KIRURGIA OROKORRA
ENDOKRINOLOGIA
GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK
OIN DIABETIKOA
FARMAZIA ANBULATORIOA
KIRURGIA BASKULARRA
LAGUNTZA OROKORRAK
UROLOGIA
EREMU TEKNIKOAK
PROZEDURA-GELAK
1. SOLAIRUA
LAGUNTZA OROKORRAK
DIGESTIBOA
EREMU TEKNIKOAK
HEMATOLOGIA
SOLAIRU TEKNIKOA
AURPEGI-MASAILETAKO KIRURGIA
KIRURGIA TORAZIKOA
ERREUMATOLOGIA
EGUNEKO OSPITALEA
LAGUNTZA OROKORRAK
EREMU TEKNIKOAK