Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak 93 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Galdakao-Usansoloko unibertsitate-ospitaleko kanpo-kontsultetarako eraikin berrian

2024-02-14

GALDAKAO-USANSOLOKO UNIBERTSITATE-OSPITALEKO KANPO-KONTSULTETARAKO ERAIKINA -  BARRUALDE-GALDAKAOKO ESI-a

  • Eraikin berriak 58.000 m²-ko azalera eraikia izango du, 9 solairutan banatuta, eta bertan kokatuko dira kanpo-kontsultak, administrazio-eremua, irakaskuntza-gelak eta 1.000 plaza baino gehiagoko aparkalekua
  • Gaur egun, proiektua garapen fasean dago eta 36 hilabeteko gauzatze-epea aurreikusten da

Osakidetzak 93 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu Galdakao-Usansoloko unibertsitate-ospitaleko kanpo-kontsultetarako eraikin berrian. Eraikin horrek 58.000 m²-ko azalera izango du 9 solairutan banatuta. Eraikina 3 eremu handitan bereiziko da. Lehena asistentzia-erabilerarako eremua izango da eta bertan kokatuko dira kanpo-kontsultak, erradiologia anbulatorioa eta farmazia anbulatorioa. Bigarren eremuan, zuzendaritza- eta administrazio-eremuak eta irakaskuntza-gelak egongo dira, eta, azkenik, eraikinak 1.129 plazako aparkaleku handi bat izango du 5 solairutan, egungo aparkatze-arazoari erantzungo diona.

Aparkalekuko plaza horiekin eta Metroaren 5. linea bertaraino iristearekin (Ospitalean bertan geralekua izango du), egungo aparkalekua eraitsi ahal izango da eta osasun-partzela berriz urbanizatzeko eta barruko trafikoa ezabatzeko aukera izango da. Izatez, trafikoa larrialdi- eta logistika-ibilgailuetara mugatuko litzateke, bide-segurtasunaren eta ingurunearen humanizazioaren alde.

Maila asistentzialean, kanpo-kontsultetarako eraikin berrian 200 gela baino gehiago egongo dira kontsultak eta probak egiteko, eta 5 gela balio anitzeko prozeduretarako, urologiatik eta dermatologiatik hurbil. Era berean, erradiologia-eremuak 2 mamografia-gela, 2 teleaginte-gela, 2 TAC-gela eta 6 ekografia-gela izango ditu. Alde horretatik, eraikin hori diseinatzean aintzat hartu den malgutasuna nabarmendu behar da, behar berrietara egokitzeko aukera ematen baitu, bai diseinu- eta eraikuntza-prozesuan, bai gainerako balio-bizitzan.

Era berean, azpiegitura berri horri esker, gaur egungo ospitaleko eraikin nagusian espazioak liberatu ahal izango dira, eta, hala, etorkizunean, endoskopia-eremua zabaldu eta egokitu ahal izango da, bronkoskopiarako eta arnas-errehabilitaziorako pneumologiako ospitale-eremua handitu ahal izango da edo larrialdi-zerbitzua handitu ahal izango da. Era berean, kardiologia-zerbitzua bateratzea, eguneko ospitale medikoa handitzea, beste ospitalizazio-unitate bat gaitzea eta logistikako beste arlo batzuk hobetzea hartzen da aintzat.

Eraikin hori ospitale-barrutiaren iparraldean eraikiko bada, abian den Hiri Antolamenduko Plan Berezia tramitatu behar da. Eraikinak diseinu uniforme eta arrazionalista du, ingurunearekin lehiatzen ez dena eta kanpoko espazioarekiko lotura indartu nahi duena. Fatxadek, erretikula lauki gisara, irudi iragazkorra, uniformea eta harmoniatsua eskaintzen dute.

Kanpo-kontsultetarako eraikinak ekialdetik mendebaldera 185 m luze eta 34 m zabal den zerrenda hartzen du. Hegoaldeko fatxada ospitale-barrutiaren gainerakora orientatuta dago, eta oinezkoentzako sarbide bereiziak antolatzeko aukera ematen du. Eraikin nagusiaren fatxadaren bertikalean zehar garatuko den komunikazio bertikaleko gune berri batek pasabide baten bidez izango du konexioa bolumen berriarekin.

Hau da plan funtzionalaren koadroa, solairuen arabera:

5. SOTOA

 

1. SOLAIRUA

APARKALEKUA

 

ERRADIOLOGIA ANBULATORIOA

EREMU TEKNIKOAK

 

TRAUMATOLOGIA

4. SOTOA

 

OTORRINOLARINGOLOGIA

APARKALEKUA

 

ENDOKRINOLOGIA

EREMU TEKNIKOAK

 

BARNE-MEDIKUNTZA

3. SOTOA

 

EKITALDI-ARETOA

APARKALEKUA

 

BILERA-GELAK

EREMU TEKNIKOAK

 

GELA BIRTUALAK

2. SOTOA

 

LAGUNTZA OROKORRAK

APARKALEKUA

 

EREMU TEKNIKOAK

EREMU TEKNIKOAK

 

2. SOLAIRUA

1. SOTOA

 

UROLOGIA

APARKALEKUA

 

BALIO ANITZEKO PROZEDUREN GELAK

EREMU TEKNIKOAK

 

DERMATOLOGIA

0. SOLAIRUA

 

GINEKOLOGIA

HARRERA-LEKU OROKORRA

 

ANESTESIA

ERAUZKETAK

 

KIRURGIA

PNEUMOLOGIA

 

ALERGOLOGIA

KARDIOLOGIA

 

LAGUNTZA OROKORRAK

GAIXOTASUN INFEKZIOSOAK

 

EREMU TEKNIKOAK

NEUROLOGIA

 

3. SOLAIRUA

ERREUMATOLOGIA

 

OFTALMOLOGIA

ETXEKO OSPITALIZAZIOA

 

OINARRIZKO PREBENTZIO-UNITATEA

FARMAZIA ANBULATORIOA

 

ERRESERBA-EREMUA

MEDIKUNTZAKO IRAKASKUNTZA-UNITATEA

 

ZUZENDARITZA- ETA ADMINISTRAZIO-EREMUA

SINDIKATUAK

 

LAGUNTZA OROKORRAK

LANGILEEN ALDAGELAK

 

EREMU TEKNIKOAK

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)