Berriak
Eu

400 euskal enpresak baino gehiagok beren lehiakortasuna hobetu dute ekintza ekoeraginkorrez

2012.eko otsailak 16

Urtebetez baino apur bat gehiagoz martxan egon ondoren, honezkero 410 dira lehengaiak aurreztearen eta ingurumen-aldagaia beren antolaketan txertatzearen aldeko apustua egin duten euskal enpresak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Ihoberekin gidatzen duen Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan Programari esker. Ekoeraginkortasuna enpresa-balio nagusien artean finkatu da Euskadin.

Atxikitako erakundeen artean, industria sektorea da nagusi, zeren atxikimenduen % 50 baino gehiago biltzen baitu; izan ere, hobekuntzarako marjina handiagoa du alor batzuetan, hala nola baliabide materialen aurrezpenean. Zerbitzuen enpresek, ingeniaritza etxeek eta arkitektura estudioek % 37 metatzen dute, eta gainerakoa -% 13- beste sektore batzuei dagokie.

Jarduera eta sektoreen dibertsitate horrek aberastu egiten du Ekoeraginkortasun Programa, eta enpresen arteko lankidetzarako aukerak sustatzen ari da.

Programaren ekintza ildoei dagokienez, ETEak jardunean deritzanak igoera mardula izan du, atxikimenduen erdiak izatera iritsiz; beste bi ekintza ildoek -ingurumen lidergoa eta teknologia garbiak-, berriz, atxikimenduen proportzioari eutsi diote. Joera horrek modu garbian islatzen du Programaren eraginkortasuna, bai enpresa handietan eta bai enpresa txiki eta ertainetan.

Lankidetza enpresarien elkarteekin

Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan Programak lankidetza estuaren aldeko apustua egin du beraren eragina biderkatu dezaketen eragileekin; horren asmoa da ekoeraginkortasuna eta programak eskaintzen dituen laguntza zerbitzuak ahalik eta enpresa gehienetara hurbiltzea Euskal Autonomia Erkidegoan. Era horretan, lankidetza hitzarmenak sinatu dira 15 erakunderekin, hala nola, eskualde garapenerako agentziak eta enpresarien elkarteak, eta horrek bidea eman du 500 erakunde baino gehiago bisitatzeko, batez ere ETEak eta mikroETEak.

Erakunde kolaboratzaile horiek 150 enpresaren atxikimendua ekarri diote Ekoeraginkortasun Programari, eta jardunbide ekoeraginkorrak sustatzera zuzendutako zerbitzu ugariren prestazioa bideratu dute, dela pertsonalaren trebakuntza hobetzearen bidez dela ingurumen-alderdi esanguratsuenak identifikatzearen bidez. Eskaintzen den beste zerbitzu bat da enpresako ekintza planak txertatzeko lanean espezializatutako aditu baten laguntza, instalazioak legearen betekizunetara egokitzeko eta baliabideen kontsumoa optimizatzeko.

Gainera, ingurumen-alderdi komunetan dauden behar konkretuak jorratzeko xedez, 12 lan talde eratu dira gai batzuetan, hala nola: legedirako egokitzapena, ekodiseinua, atmosferarako igorpenak, ingurumena kudeatzeko sistemak, isuriak eta hondakinak; horren ondorioz, ekimen horretan parte hartu dutenek ingurumen-egokitzapen eta -hobekuntzarako proiektuak abiatu dituzte.

2012 urtean, zenbait deialdi publiko egingo dira eskualde garapenerako agentziek, clusterrek eta/edo sektoreen edo enpresarien elkarteek lan proiektuak eta kolaborazio-ekimen bateratuak aurkeztu ditzaten beren bazkideekin.

8 iruzkin
  • @Villamor_
    2012.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 400 empresas vascas mejoran su competitividad con acciones ecoeficientes. http://t.co/hCMF9w76

  • @ADEGI
    2012.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 400 empresas vascas mejoran su competitividad con acciones ecoeficientes. http://t.co/hCMF9w76

  • @LuzMarketing
    2012.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 400 empresas vascas mejoran su competitividad con acciones ecoeficientes. http://t.co/hCMF9w76

  • @eduperero
    2012.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 400 empresas vascas mejoran su competitividad con acciones ecoeficientes. http://t.co/hCMF9w76

  • @barrixe
    2012.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 400 empresas vascas mejoran su competitividad con acciones ecoeficientes. http://t.co/hCMF9w76

  • @TxorierriSarean
    2012.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: 400 euskal enpresak baino gehiagok beren lehiakortasuna hobetu dute ekintza ekoeraginkorrez . http://t.co/NXW62cnR

  • @TxorierriSarean
    2012.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 400 empresas vascas mejoran su competitividad con acciones ecoeficientes. http://t.co/hCMF9w76

  • @IKIngenieria
    2012.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Más de 400 empresas vascas mejoran su competitividad con acciones ecoeficientes. http://t.co/hCMF9w76

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan