
Euskal administrazioek lehen sektorearekiko hartutako konpromisoaren dekalogoa
Euskadiko lehen sektoreak aurrez aurre erronka handiak dituen une batean gaude, eta euskal administrazioek baldintzarik gabeko babesa berretsi nahi die lehen sektoreko pertsonei, eta egiten duten lanari.
Laguntza hori NPBk aurreikusten dituen tresnek eta jarduerek ahalbidetzen dutenaz harago doa; izan ere, bere garaian Euskadiko Nekazaritza Erakundeok eskatu genuen bezala, ez Bruselak, ez MAPAk, ez zuten aurreikusi eskualdeok geure plan estrategikoa izan genezakeenik. Plan estrategiko horri esker, jarduteko autonomia handiagoa eta kudeaketa hurbilagoa eta eraginkorragoa lortuko genituzkeen, gure lehen sektorearen eskaerei eta arazoei erantzuteko.
Azken 10 urteotan nekazaritza-politiken diseinuak eta kudeaketak izan duten birzentralizazioa Euskadiko nekazaritza-administrazioek sektorearen benetako beharrizanak sinplifikatzeko eta horiei erantzuteko behar dituzten esparruen kontrakoa da.
Dekalogo hau haiekiko dugun konpromisoaren isla da; baserritarrek, egunero, lurra landu ez ezik, gure tradizioak bizirik mantendu eta gure etorkizuna bermatu ere egiten baitute.Gainditu behar dituzten oztopoak ezagutzen ditugu, eta, ondorioz, euskarri tinko eta laguntzailea izan nahi dugu, gure nekazaritzako sektorearen ongizatea eta aurrerabidea bermatzeko.
Honen bidez dei egiten dugu elkarrekin jarduteko, erronkak gainditzeko baterako ahalegina egiteko, eta euskal nekazaritza-sektorea oparotasun, errespetu eta babesaren sinonimo izango den etorkizunerantz aurrera egiteko:
- EUROPAKO ARAUDIA MALGUTZEA ETA ESKUMEN-ESPARRUA DEFENDATZEA
- KUDEAKETAN LAGUNTZEA ETA LAGUNTZAK IZAPIDETZEA
- ELIKADURA KATEAREN LEGEA GARATZEA
- NEKAZARITZA-LURZORUAREN ERABILERAREN KONTSERBAZIOA ETA SUSTAPENA
- INGURUMEN-POLITIKAK NEKAZARITZAKO JARDUERAREKIN SENTSIBILIZATZEA
- BELAUNALDIAREN ERRELEBOAREN ETA EMAKUMEAK SEKTOREAN PRESENTZIA / LIDERGO GEHIAGO IZATEAREN ALDE EGITEA
- SEKTOREAREN BEHARREI EGOKITUTAKO LAGUNTZA-NEURRIAK
- NEKAZARITZAKO ASEGURUAK INDARTZEA
- NEKAZARITZAREN SEKTOREAN TEKNOLOGIAREN ERABILEAR ETA BERRIKUNTZA SUSTATZEA
- LEHEN SEKTOREA AHALDUNTZEA
-
2024-02-16
Gizarte azeleratu batean pertsona bakoitzak ikasteko dituen erritmoek asko eskatzen dute, baita baliabideak murriztu ahal izatea ere. Hori dela eta, batzuetan, kudeatzaileekiko mesfidantza sortzen da, eta ez da behar ez bezalako jabetzerik egongo, datuen gardentasuna aprobetxatuz, balizko ahultasunak agerian utz baititzakete besteen lagunek, eta horrek aurrera egitea eragotz dezake.
-
2024-02-16
Los ritmos en el aprendizaje de cada persona en una sociedad acelerada demanda mucho incluso pudiendo esquilmar recursos, hace a veces que se llegue a desconfiar del personal gestor no vaya a haber una apropiación indebida aprovechando la transparencia de datos pueden dejar posibles vulnerabilidades al descubierto lo aprovecharan amistades de lo ajeno, lo que puede impedir avanzar.
-
2024-02-14
Comentario de Twitter:
🧑🌾 Euskadiko lehen sektoreak aurrez aurre erronka handiak dituen une batean gaude, eta euskal administrazioek baldintzarik gabeko babesa berretsi nahi die lehen sektoreko pertsonei, eta egiten duten lanari. -
2024-02-14
Comentario de Twitter:
Euskal administrazioek lehen sektorearekin hartutako konpromisoaren dekalogoa aurkeztu dute eta, ezagutzeko aukerarik izan gabe, hemen doakizu, dokumentua. https://t.co/eAuf6A3VZW -
2024-02-14
Comentario de Twitter:
A la espera de analizar el documento presentado hoy por las instituciones vascas, adjuntamos el Decálogo del compromiso de las administraciones vascas con el primer sector. Esperamos, en días, reunirnos con las instituciones para abordar dicho Decálogo. https://t.co/YjPnTdc6Jh