Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintzaren hemeretzi ibilgailu Saharako poliziarentzat

2012.eko otsailak 16

Ibilgailuak RASDeko Lagunen Elkarteari eman dizkiote Tindufera eramateko Ertzaintzak erabili dituen hainbat ibilgailu Saharako poliziari eman dizkiote gaur

RASDeko Lagunen Elkarteko boluntarioek batu dituzte eta Tindufera eramateaz arduratuko dira. Herrizaingo Sailak eta Eusko Jaurlaritzak Saharako errefuxiatuekin duten lan-harremana dela eta, azken urteetan, horrelako ekintzak behin baino gehiagotan burutu dira.Gaur, goizean, Erandion egin den ibilgailuen entrega ofizialean, María Luisa Justel (Herrizaingo Saileko Kudeaketa ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaria) egon da. 2005. urtetik Eusko Jaurlaritzak RASDeko gobernuarekin duen lan-harremana dela eta, irailean, pauso hori ematea erabaki zuten gobernu kontseiluan.

 

Ertzaintzak erabilitako 19 ibilgailu (8 furgoneta, 8 auto, mendirako auto bat eta bi kamioi) doaz sorta berrian, Saharan oraindik erabili ahal dituztenak. Bidali baino lehen, Ertzaintzako mekanikoek ibilgailuak aztertu dituzte eta arazo guztiak konpondu egin dituzte.

RASDeko Lagunen Elkarteko boluntarioek Alacantera bidaliko dituzte ibilgailuak eta handik, Algeriaraino itsasontziz joango dira. Ondoren, Tindufeko kanpamentuetaraino errepidetik eramango dituzte.

4 iruzkin
  • 2012.eko apirilak 16

    Por casualidad llegué a ésta página y he leido tan agradable noticia....lo que me deja perplejo ver qué....son donados vehículos al extranjero...cuándo dotaciones españolas están a falta de esos vehículos...porque los que forman parte en estos momentos en sus dotaciones están deteriorados incluso inservibles.....
    Me parece muy correcto que se piensen en los demás...pero señores...pensemos primero en los nuestros...ya que son los que tenemos más cercanos para utilizar sus servicios en casos necesarios...

  • 2012.eko otsailak 17

    No sé qué futuro tendrán estos pobres vehículos a 50º en pleno desierto, teniendo en cuenta que tienen bastante mala pinta. Pero si les son de utilidad, adelante.

  • 2012.eko otsailak 16

    gracias por vuestra incondicional ayuda.

  • @igrconsultores
    2012.eko otsailak 16

    Comentario de Twitter:
    La Ertzaintza dona 19 vehiculos a la sociedad saharaui. Reutilizar es necesario para tod@s http://t.co/dVX0YOqS

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Dtra. de Gestión Económica e Infraestructuras, Mª Luisa Justel