Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Haur eta Nerabeen Lege berriaren helburua da sozialki eta juridikoki adingabeen babesa bermatzea, subjektu gisa beren autonomia sustatuta

2024-02-15
  • Melgosa sailburua pozik dago arauaren prestaketan hainbat eragilek izandako adostasun zabalagatik eta parte hartzeagatik
  • Hiru irizpidek betetzen dute testu osoa: integritatea, zeharkakotasuna eta erantzunkidetasuna

Vitoria-Gasteiz, 2024/02/15

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur Eusko Legebiltzarrean nabarmendu duenez, Haur eta Nerabeen Lege berria “filosofia honetatik abiatzen da: haur eta nerabeak sozialki eta juridikoki babesteko modurik onena da subjektu gisa haur eta nerabeen autonomia sustatzea, bizitzako lehen etapetatik, haien eskubideak benetan baliatzea eta gozatzea errazteko eta bermatzeko behar diren baldintzak ezar daitezen bultzatuta; eta, era berean, haien garapen fisikoa eta psikologikoa ziurtatzea (arlo emozionala, kognitiboa, soziala eta afektibo-sexuala barne hartzen ditu horrek), bete-betean eta harmoniaz”.

Lege-testu berriak egungo eta etorkizuneko adingabeen garapen eta ongizate egokiaren alde egiten du, eta gaur onartu du Eusko Legebiltzarraren gehiengo zabal batek. Bidea luzea izan dela nabarmendu ondoren, sailburua pozik agertu da adostasun zabala lortzeagatik eta hainbat eragile, erakunde, instituzio eta talde politikoren parte-hartzeagatik. “Guztion artean lan ona egin dugu”.

Sailburuak gogorarazi duenez, 2005 ezkero Euskadin “haur eta nerabeak zaintzeko eta babesteko erreferentziazko esparru juridiko globala badugu ere”, ordutik eta orain arte aldaketa sozial, juridiko eta ekonomiko garrantzitsuak gertatu dira, eta horiek eragina dute adingabeen egoeran, bereziki eskubideen subjektu titular gisa, baina baita betebehar eta erantzukizunen titular gisa ere, eta bizitza demokratikoan parte-hartze aktiboa izateko exijentzia handiagoan.

Lege berriak gizartearen eraikuntzan aktiboki parte hartzeko legitimazioa duten subjektutzat hartzen ditu, bereziki, haiengan eragina duten gai guztietan parte hartzeari dagokionez, eta gai horien barruan sartzen dira haiek titular diren eskubideei eragiten dieten politika publikoak. Eta, gainera, tratu onaren kontzeptua ezartzen du, bizitzeko eskubideari eta integritate fisiko eta psikikoari lotuta.

Legeak haien eskubideak ezagutu, errespetatu eta benetan baliatzeko politika eta ekintzetara jotzen du, baita haien erabateko garapenerako baldintza egokiak sortzera ere, prestakuntza, zabalkundea eta sentsibilizazioa barne direla.

Funtsezko hiru irizpidek betetzen dute testu osoa: integritatea, zeharkakotasuna eta erantzunkidetasuna. Jarduera-ardatzak, berriz, zentratzen dira sustapenean, prebentzioan eta pertsona horiek garatzeko eta babesteko kaltegarriak diren egoeretan esku hartzean, familia-esparruko bai indarkeria-kasuetan, bai babesgabetasun-kasuetan.

Legeak arreta eta babeseko lau arlo nagusi ere identifikatzen ditu:

  1. Indarkeriarekin edo babesgabetasunarekin lotuta ez dauden egoera kaltegarrietan dauden haur eta nerabeak artatzea.
  2. Indarkeriaren aurka babestea hainbat esparrutan.
  3. Guraso-betebeharrak ez betetzearen ondoriozko babesgabetasun-kasuetan babestea.
  4. Eta gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea zigor-legearekin gatazkan dauden haur eta nerabeekin, delitu-kasuetan esku hartzera eta heztera bideratutako neurriekin.

Gainera, organoak eta tresnak sortzea ezartzen du. Honako hauek sortuko dira: Haur eta Nerabeentzako Erakunde arteko Organoa, Haur eta Nerabeentzako Euskal Kontseilua, Haur eta Nerabeen Foroa eta Haur eta Nerabeei buruzko Informaziorako Euskal Sistema.

10 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-02-18

    Haurtzaroan, oso txikitatik, pantaila adimendunak erabiltzea gerta daiteke denboraren poderioz eskuz idazteari uztea, eta helduarora iritsitako pertsonak mendekotasuna duen makina egitea, neurri batean autonomia kenduz.

  • Argazkia Xaver
    2024-02-18

    Desde muy en la infancia manejar pantallas inteligentes puede resultar que con el tiempo se deje de escribir a mano y haga la persona llegada a la adultez máquina dependiente en cierta medida restando autonomía

  • Argazkia SN Robot
    @ehie_
    2024-02-17

    Comentario de Twitter:
    Haur eta Nerabeen Lege berriaren helburua da sozialki eta juridikoki adingabeen babesa bermatzea
    @nerea_melgosa @BegonaPedrosa
    https://t.co/EWLyOux9tm

  • Argazkia SN Robot
    @RafaelArmesto
    2024-02-16

    Comentario de Twitter:
    RT @fevas: La nueva Ley de Infancia y Adolescencia busca garantizar social y jurídicamente... https://t.co/vLUvt0OR6M

  • Argazkia SN Robot
    @Sidalava
    2024-02-16

    Comentario de Twitter:
    Integralidad, transversalidad y corresponsabilidad.
    https://t.co/xt5ufJmJfv

  • Argazkia SN Robot
    @fevas
    2024-02-15

    Comentario de Twitter:
    La nueva Ley de Infancia y Adolescencia busca garantizar social y jurídicamente... https://t.co/vLUvt0OR6M

  • Argazkia SN Robot
    @fevas
    2024-02-15

    Comentario de Twitter:
    Haur eta Nerabeen Lege berriaren helburua da sozialki eta juridikoki adingabeen babe... https://t.co/b1kdST1bWv

  • Argazkia SN Robot
    @astialdisarea
    2024-02-15

    Comentario de Twitter:
    Haur eta Nerabeen Lege berriaren helburua da sozialki eta juridikoki adingabeen babe... https://t.co/5pJQwuMo9b

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-15

    Comentario de Twitter:
    🚸🆕 Haurren eta Nerabeen Lege berria onartu du Eusko Legebiltzarrak, adingabeen babesa sozialki eta juridikoki bermatzen duena, haien autonomia sustatuz

    👉https://t.co/ITONg98ubi https://t.co/tKo13IdTt7

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-15

    Comentario de Twitter:
    🚸🆕 Aprobada en el Parlamento Vasco la nueva Ley de Infancia y Adolescencia que garantiza social y jurídicamente la protección de las personas menores promocionando su autonomía

    #ParlamentoVasco #Ley #Infancia #Adolescencia #protege #menores #consenso
    👇
    https://t.co/Hv1RuWnD6j https://t.co/B0ayV8mMju

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)