Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Donostialdeko metroaren % 25 dagoeneko errealitatea da

2012.eko otsailak 22

Arriolak esan du Eusko Jaurlaritzak aurrera egingo duela egitasmoarekin

Eusko Jaurlaritzak aurrera egingo du Donostialdeko metroa eraikitzeko asmoarekin, baina, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaketan parte ez hartzea erabaki duenez, obraren erritmoa  moldatu egingo du, egoera ekonoimikoaren eta Jaurlaritzaren aurrekontu-gaitasunaren arabera. Hala adierazi du, gaur, Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak Legebiltzarrean egin duen agerraldian.

Donostialdeko metroa martxan dago, eta uste dugu merezi duela azpiegitura hori bukatzeko ahalegina egitea, Euskadiko trenbide-proiekturik garrantzitsuenetakoa baita, Gipuzkoako zati horretako mugikortasunean benetako iraultza eragingo duena, herritarrei zerbitzu hobea eskainiz, eta finean, bizi-kalitatea objektiboki hobetuz". 

Arriolak "eskua luzatu" dio Foru Aldundiari, proiektu estrategiko honekin bat egin dezan, zeren eta "ezin baitut ulertu", esan du, Bilduk ez babesik ematea "tren sozial" honi, langileen eta ikasleen trenari, eta azpimarratu du, Euskotrenen trenbide-zerbitzuetan tarte horretan egiten diren joan-etorrien % 35,61 lan-kontuengatik egiten direla, eta % 28,48 berriz, ikasketengatik.

Arriolak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak obra egiteko lizitazioa egin du, 200 milioi euroko aurrekontuarekin, eta 2011ko abenduaren 31rako egiaztatuta eta ordainduta zeuden 147,7 milioiren obrak. En 2012 se destinarán 35,5 millones.2012an berriz, 35,5 milioi euro bideratuko dira horretarako.

Fanderia-Oiartzun tartea bukatuta dago, eta obretan daude Loiola-Herrera tartea -Herrerako eta Intxaurrondoko geltokiak martxan daudela-, Lasarte-Errekalde eta Añorga-Errekalde tarteak, eta Arasoko kotxetegiak. Era berean, berriki, Eusko Jaurlaritzak Herrera-Altza tarterako lehiaketarako deia egin du, 45 milioi euroko aurrekontuarekin.

Horrek esan gura du Donostialdeko metroaren % 25 inguru dagoeneko errealitatea dela", adierazi du sailburuak. Lugaritz-Concha, Concha-Morlans eta Morlans- Anoeta tarteak, Lasarteko eta Loiolako azpizentralak eta Loiolako geltoki berria, eraikuntza-proiektuaren fasean daude.

Informazio-azterlanaren fasean daude berriz, Altza-Galtzaraborda (jendaurreko erakustaldia bukatu da) eta Irun-Hondarribia tarteak eta Errenteriako lurpeko tartearen eta Lasarteko luzapenaren tarte osagarriak, guztiek ere, hasierako onarpena jaso eta orain jendaurreko erakustaldiaren fasean daudelarik.

Kontuan izanik Donostialdeko metroaren proiektua eta gisa horretako garraio-azpiegiturak denboran irauteko eta hainbat belaunaldiri urtetan balio izateko egiten direla, ez dugu uste uneko egoera politikoak, ez eta ekonomikoak, erabakigarriak izan behar dutenik horrelakoak sortu eta garatzeko behar diren urratsak egiteko, nahiz eta proiektuaren erritmoa moldatu beharra izan daitekeen unean uneko egoera ekonomikoaren arabera.

Erabiltzaile gehiago erakartzeari dagokionean, Donostialdeko metroaren bideragarritasun-azterlanak erakusten du, azpiegitura honetan aurreikusitako jarduketa guztiak bukatutakoan, egungo 7 milioi erabiltzailetatik 33 milioira igaroko ginatekeela, hau da, 26 milioi erabiltzaile gehiago (edo bestela esanda, % 470ko hazkundea).

Azpiegitura osatzen duten jarduketa guztietatik, Donostiako lurpeko saihesbidea da errentagarritasun ekonomiko, sozial eta finantziario handiena ekarriko duena, -horretarako egindako azterlan baten argitan-; tarte horretan barne-errendimenduaren tasa positiboa izango litzateke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)