qrcode

Euskadiren turismo-kanpaina nazioarteko merkatuetan oinarrituko da, desestazionalizazioa, egonaldiaren luzapena eta gastuaren igoera bultzatzeko

2024-02-14

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok eta Espainiako Turismo Institutuko zuzendari nagusi Miguel Sanzek Euskadiren urteko turismo-kanpainari buruzko lankidetza-ekintzak aurkeztu dituzte gaur. Sailburuak azaldu duen bezala, 2023az geroztik erabaki zen udako kanpaina espezifikorik ez edukitzea eta, horren ordez, urte osoan zehar eta turismo gutxien dagoen garaietan kanpaina bat diseinatzea, ahaleginak udatik kanpo bisitatzen gaituztenen oporraldietara bideratuz.

“Udako kanpaina bertan behera uztean eta sustapena urte osoan zehar zabaltzean lortu nahi dugun helburua argia da: desestazionalizazioa, fluxuen mugimendua, egonaldiaren luzapena eta gastuaren igoera sustatzea, hazkunde eutsia eta jasangarria sendotzen jarraitzeko.Datuek erakusten digute lortzen ari garela: % 13ko hazkundea izan da udatik kanpo, eta % 0,4koa uztailean eta abuztuan. Horregatik, urte osoan zehar turismoa sustatzeko kanpainak bultzatzeko bide horretan sakontzen jarraituko dugu, bereziki nazioarteko turismoari begira. Eta estrategia horretan, Turespaña funtsezko aliatua da” azaldu du sailburuak.

Datuen arabera, desestazionalizazioaren, egonaldia luzatzearen eta gastua handitzearen helburuak lortzeko lehentasunezko merkatuak nazioarteko merkatuak dira. “2023an finkatu genituen helburu gisa, sustapen-ahaleginarekin, eta % 15 baino gehiago haztea lortu dugu, batzuk jada pandemiaren aurreko zifren oso gainetik”.

Horregatik, nazioarteko kanpainen ahalegina Europaren eta distantzia luzeko merkatuen artean banatuko da, Asian Txinarekin, Japoniarekin, Korearekin, baita Australiarekin eta Amerikarekin ere. Distantzia luzeko merkatuak dira turista-bolumen handiena duten merkatu-igorleak, eta pertsonako gastu-maila handienak dituzten turisten segmentuak biltzen dituzte, egonaldi luzeenak 7 eta 15 egun bitartekoak izanik. Gainera, merkatu horiek apirilean eta maiatzean bidaiatzen dute lehen seihilekoan, eta irailean, urrian eta azaroan bigarrenean; beraz, funtsezkoak dira desestazionalizazioa sustatzeko.

“Helburu horrekin, Turespañarekiko lankidetza estrategikoa da; izan ere, distantzia luzeko merkatuetako sustapen-ekintzetan oinarrituko dugu gure jarduera, eta Espainia markaren eskutik joateak, haren izen onaren eta ezagutzaren eskutik, nabarmen indartzen du sustapen-inpaktua”. Horretarako, akordioak egingo dira merkatu bakoitzeko hedapen-plataforma nagusiekin, bi premisa nagusiren arabera. Lehenik eta behin, helmugan markaren nabaritasuna handitzeko helburuarekin, Conde Nast Traveler edo Lonely Planetbezalako ospe handiko hedabideetan edukia sortuz, Branded content izeneko kanpainekin.

Bigarrenik, konbertsioa deritzona bilatzen da, hau da, bidaiaren erreserba edo kontratazioa sustatzen duten kanpainak, turistarengana edo bidaia-agentzietara (Co-ops) bideratutako plataformen bidez.

Espainia eta Euskadi saritu zituen Lonely Planetek “Best in Travel 2024” sariarekin WTM azokan, Londresen.Horregatik, Euskadi, Turespañarekin batera, Lonely Planetekin egingo den kanpainaren barruan eduki propioak garatuko dituen erkidego bakarra izango da. Euskadi ibilgailu elektrikoz zeharkatzean oinarritua, Grand Tour bidez. Hala, produktu turistiko hori izango da Euskadiko urteko kanpainaren ardatza, Fiturren aurkeztu zena.

Grand Tourrak jarduera eta produktu turistikoen eskaintza zabala biltzen du marka beraren pean. Batez besteko egonaldia eta turistaren gastua handitzeko helburua du, fluxuen banaketa lurralde osoan sustatuz.900 km eta 8 etapa baino gehiago, bakoitza bere esentzia, paisaia eta ezaugarri bereizgarriekin, baina aldi berean osagarriak direnak eta helmuga osoaren erakargarritasuna areagotzen dutenak, bisitatzen gaituenaren gogobetetze-maila handituz.

Bestetik, Turespañako zuzendari nagusi Miguel Sanzek nabarmendu du “Euskadiko Turismoarekin izandako lankidetza bikaina. Lankidetza hori iaz gauzatu zen, besteak beste, Ipar Amerikako edo Mexikoko Jardunaldietan, Expedia, TripAdvisor, National Geographic eta Conde Nast taldearekin egindako gure ko-marketin kanpainetan. 2024rako, Chillidaren jaiotzaren mendeurrena betetzen den urtea, Turespañak atzerrian dituen bulegoen sarearen bidez egiten diren sustapen-jarduera guztien barruan, nabarmentzekoa da datozen hilabeteetan mendeurren hori ardatz hartutaegingo diren ekitaldien eta erakusketen agendaren hedapena.

Azkenik, Turespañako zuzendariak datu pozgarriak eman ditu 2024rako Espainia osorako eta, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegorako, non aireko zerbitzuaren gaitasuna eta bertarako hegaldien bilaketa % 16 eta % 44 igo diren, hurrenez hurren, 2023ko aldi beraren aldean; bestetik, Espainia Berderako aurreikuspen onak aipatu ditu, gure kalkuluen arabera, % 27 handituko lirateke gastuak, aurtengo lehen lau hilabeteetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak