Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Gogora institutuaren eta Martxoak 3 biktimen Elkartearen arteko hitzarmenari (Gobernu Bilera 2024-2-13)

2024-02-13

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio Gogora institutuaren eta Martxoak 3 Elkartearen arteko hitzarmenari

  • Akordioa 35.000 euroko dirulaguntzaren bidez gauzatuko da, Martxoak 3 Memoriagunea sortzeko beharrezkoak diren ikerketa-, inbentario-, dokumentazio- eta zabalkunde-lanak egiteko
  • Hitzarmena bihar sinatuko da, otsailaren 14an, 18:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
  • Nerea Melgosak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, halaber, Martxoaren 3ko Fundazioa eratzeko eskritura sinatuko duela iragarri du

Nerea Melgosak, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Gobernu Kontseiluaren oniritzia jaso ondoren, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Martxoak 3 Elkartearen arteko hitzarmena sinatuko dela iragarri du. Melgosak bileraren osteko prentsaurrekoan hitz egin du, eta jakinarazi du bihar, otsailaren 14an, 18:00etan, bi aldeek akordioa sinatuko dutela Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian, Gasteizen.

Era berean, sailburuak iragarri du hurrengo egunean, otsailaren 15ean, notario aurrean formalizatuko dela Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioa’ eraketa. Lau erakunde fundatzaile dira: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Gasteizko Gotzaindegia. Martxoak 3 eta Memoria Gara elkarteak ere fundazioaren patronatuko kide izango dira, gizarte-ekimenaren ordezkari gisa.

Fundazioa sortu aurreko hitzarmena sinatzeak "elkarlanerako oinarriak ezartzen ditu, argi eta garbi beharrezkoa den elkarlana", Melgosa sailburuaren hitzetan.

Gogora Institutuaren eta Martxoak 3 Elkartearen arteko akordio horren helburua lankidetza-esparru bat sortzea da, Martxoak 3 Elkarteak eta Gogora Institutuak Martxoak 3 Memoriagunea sortzeko prozesuan dituzten baliabide historikoak, materialak, dokumentalak eta erakusketakoak laguntzeko eta emateko. Hitzarmenak ikerketa, dokumentazio eta inbentariatze lanak jasotzen ditu, eta horretarako, Gogora Institutuak 35.000 euro bideratuko ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko