Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Egoitza Bazterketa Larriaren Aurkako II. Euskal Estrategiak ikuspegi dimentsioaniztuna eta eskubideetan oinarritua du (Gobernu Bilera 2024-2-13)

2024-02-13
  • Testuak 7 jarraibide eta 20 neurri zehatz jasotzen ditu, horiei lotutako gomendioekin, eta 30 proiektu traktore baino gehiago

Eusko Jaurlaritzak Egoitza Bazterketa Larriaren aurkako Euskal Estrategia berria prestatu du. Estrategia berriak ikuspegi dimentsioaniztuna txertatzen du, eta, modu konbinatuan eragiten du, besteak beste, etxebizitza eskuratzeko zailtasunetan, pobrezian eta enpleguaren, osasunaren eta gizarteratzearen arloetako babes-gabezian. Genero- eta intersekzio-ikuspegia ere badu, generoa, adina eta jatorria, besteak beste, desberdintasun- eta bazterketa-faktoretzat hartzen dituena. Azken batean, egoitza-bazterketa larrian eragiten duten “kausa” edo faktoreei heltzean aurrera egitea da helburua.

Estrategia berriak, halaber, eskubideetan oinarritutako ikuspegi bat hartzen du: etxebizitza eta enplegua, diru-sarrerak, osasuna, hezkuntza eta zainketak (gizarte-zerbitzuak). Eta indartu egiten du ikuspegi komunitarioa, prebentzioarena, parte-hartzearena, hurbiltasunarena eta arretaren pertsonalizazioarena, helburu hartuta gizarte-ongizateko sistema publiko osoaren erantzuna muturreko inguruabarrei aurre egiten dien kolektibo espezifiko bati egokitzea.

Estrategia honen asmoa da eragitea interakzio dinamikoan bazterketa eta, zehazki, egoitza-bazterketa larria sortzen edo indartzen duten faktoreetan. Horretarako, 7 jarraibide eta 20 neurri zehatz jasotzen ditu, horiei lotutako gomendioekin, eta 30 proiektu traktore baino gehiago, hala nola gidalerroak, haren helburu estrategikoak lortzera bideratuta.

Dokumentuak Etxerik Gabeko Pertsonentzako 2018-2021 Euskal Estrategiari jarraipena ematen dio. Hortaz, izena aldatu arren, dokumentua gaiari heltzen dion II. estrategia da. Nomenklatura berri honek egoitza-bazterketako egoeretan arreta jartzea eskatzen du, ETHOS (European Typology on Homelessness and Housing Exclusion) tipologiaren arabera, egoera horiei etxebizitza-politiketatik eta gizarte-babeseko euskal sistema osatzen duten bost azpisistemen lan koordinatutik heltzeko. Hona aipatutako azpisistemak: gizarte-zerbitzuak, osasuna, hezkuntza, enplegua eta gizarteratzea eta diru-sarrerak bermatzea. Hautu hori egin da gizarte-zerbitzuetatik bakarrik edo nagusiki erantzun beharrean.

Dokumentuaren funtsezko beste elementu bat da Euskadin familia-laguntzako sarerik ez duten gazteei ematen zaien erantzuna gazteria- eta migrazio-politiketan kokatzea, bazterketa-saretik erantzun beharrean (gizarte-zerbitzuetatik), horiek kaletik aterata edo esperientzia hori aurreztuta.

Estrategia horren helburua da 2028an egoera horretan dauden pertsonek ezagutzea araudiak aitortzen dizkien eskubide guztiak, baita gizarte-zerbitzuen, osasunaren, hezkuntzaren, enpleguaren, diru-sarreren bermearen eta etxebizitzaren arloko sistema eta politika publikoetara iristeko bideak ere. Era berean, etxebizitza eskuratzeko beste aukera bat eskaini zaie, behar adinako laguntzen eta beren kasurako egokien konbinazio batez gainera. Helburua da, azkenik, beren gizarteratze-prozesuan eta komunitateko bizimodu independentea garatzeko bidean aurrera egin dezaten.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-13

    Comentario de Twitter:
    🆕#EgoitzaBazterketa Larriaren Aurkako II. Euskal Estrategiak ikuspegi dimentsioaniztuna eta eskubideetan oinarritua du

    ✅ 7 jarraibide eta 20 neurri zehatz jasotzen ditu, horiei lotutako gomendioekin, eta 30 proiektu traktore baino gehiago

    👉https://t.co/ByNu5RmLrL

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-13

    Comentario de Twitter:
    🆕La II Estrategia Vasca contra la #ExclusiónResidencial Grave tiene un enfoque multidimensional y de derechos
    ✅Incluye 7 directrices y 20 medidas concretas, con recomendaciones asociadas, y más de 30 proyectos tractores
    👉https://t.co/KH32gLR5jU

     #derechos #eskubideak https://t.co/wd3mdHIiUV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko