Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
qrcode

Enplegatu publikoen ordainsarietan %0,5eko igoera gehigarria onartu du Gobernu Kontseiluak (Gobernu Bilera 2024-2-13)

2024-02-13
  • Igoera martxoko nominan gauzatuko da eta 2023ko urtarriletik atzerako eragina izango du
  • Hazkundea BPG nominalaren bilakaerari lotuta dago, eta aurreko beste bi igoerei (% 2,5 eta %0,5) gehitu behar zaie; beraz, guztira, 2023ko ordainsariaren igoera %3,5ekoa izan da

Gobernu Kontseiluak astearte honetan onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren zerbitzuko langileen ordainsarien %0,5eko igoera gehigarria, 2023 urteari dagokiona. Igoera hori Barne Produktu Gordinak (BPG) azken ekitaldian izan duen bilakaerarekin lotuta dago.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak proposatuta, 2024ko martxoko nominan ordainduko den puntu erdiko igoera horrek 2023ko urtarrilaren 1etik atzerako eragina izango du, Estatuko ekonomia iaz %2,5 hazi zela baieztatu ondoren.

Ordainsari igoera horrek eta aurretik onartutako ehuneko 2,5 eta 0,5eko igoerek guztira ehuneko 3,5eko igoera batzen dute 2023an, 2022ko abenduaren 31n indarrean zeuden ordainsarien aldean.

Eusko Jaurlaritzak 20,7 milioi euroko inbertsioa egingo du neurria gauzatzeko.

 

Iruzkin bat
  • Argazkia Urtzi Ortega
    2024-02-27

    Todavía no hay noticias de cuando se aplica la subida correspondiente a 2024, así como los retrasos correspondientes a enero y febrero de 2024. ¿Maneja el gobierno vasco una fecha aproximada de implantación? ¿Están esperando a las elecciones?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko