Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak arrantza sektoreko langileak defenditu du Eskualdeetako Lantaldean

2012.eko otsailak 15

Eskualdeetako Lantaldearen 94. osoko bilkura (Brusela, 2012ko otsailaren 15 eta 16an)

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak -Guillermo Echeniquek- Euskadiren jarrera defendatu ditu Eskualdeetako Lantaldearen osoko bilkuran, Programen belaunaldi berriei buruzko EBren proposamenei aurkeztutako 13 zuzenketen bidez. Gaiak hauexek izan dira: Arrantza Politika Komuna, eskualdeetako rola EBan, eta 2020 urtearen osteko Kulturaren Europar Hiriburua ekimena.   

            Europar eskualdeetako batzarrean, Echeniquek defendatu ditu emakumeen rola eta euskal artisau-arrantza sektorearen eta beraren familien interesak.  

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echeniqueren hitzetan, "euskal arrantza sektorea itsasontzien luzeretatik eta emakidetatik haratago doa. Arrantzaren dimentsio soziala defendatu behar dugu: pertsonak eta haien familiak, emakumeek sektorean duten rola azpimarratzeaz batera, eta profesional horiek itsasoaz eta arrantzaz duten ezagutzak dakarren balio erantsia ere bai".

Halaber, Arrantza Politika Komunaren erreformari buruzko euskal jarrera iazko azaroan aurkeztu zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburu Pilar Unzaluk, itsas eta arrantza gaietarako Europar Komisario María Damanakirekin izandako bileran.

            Arrantza politika komunaren erreformarekin batera, Eskualdeetako Lantaldeak otsailaren 15 eta 16ean egin zuen 94. osoko bilkuran, Euskadik euskal interesak defendatu ditu maila anitzeko gobernantzaren alorrean eta Kulturaren Europar Hiriburuaren ekimena.

EBko maparen eskualde sendoetako bat dela sinetsita, Euskadik azpimarratu du haratago joan behar dela subsidiariotasunean, eskualdeek EBren eraikuntzan duten rola indartzeaz batera. Eskualdeek EBn duten pisua handitzearen aldeko jarrera etengabe azaleratzen da Eusko Jaurlaritzak Eskualdeetako Lantaldean parte hartzen duen guztietan. 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)