NIK Patrika Digitala
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Tapia: "Bizi baldintza duinak behar dituzte nekazariek, eta horretarako epe luzerako errentagarritasuna bermatu behar diegu"

2024-02-12

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua elkarrizketatu dute gaur goizean ETBn. Aztertutako gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Nekazaritza arloko protestak: Eskuin muturrak horren aurka egiten du; baina prezioen arazoa beste kontu bat da. Bizi baldintza duinak behar dituzte nekazariek, eta horretarako epe luzerako errentagarritasuna bermatu behar diegu. Europak bakarrik arautzen badu, nekazariak kaltetuko ditu, eta, gainera, neurriak alferrik izango dira. Euskadiko Elikaduraren Balio Kateko Behatokia abian jarri genuen pasa den urtean eta bakoitzari zenbat kostatzen zaion ari gara aztertzen; orain ikuskaritza eta isunen garaia dator.

Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legea: Gizartea kontzientziatuta dago, baina helburuak nola betetzen diren beste kontu bat da. Jarrera horiek lortzeko itun sozial bat behar da. Proiektu berriztagarrietan ez da kanona bakarrik, partaidetzaren % 20 eskaini beharko zaie toki-erakundeei. Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege berriak aukera emango digu gure ekonomia berdeagoa eta modernoagoa izateko.

Legegintzaldiaren balantzea: Zaila izan da Covid, Ukraina, lehortea... krisiengatik, baina gainditu dugu eta ekonomia hobea dugu. Gure ekonomiaren egoera gaur egun duela lau urte baino askoz indartsuagoa da.

 

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-02-13

    Makinan datuak sartzerakoan, makina berak prozesu osoa kudeatzeko beharrezko datuak gidatzea, optimizazio-proposamenak eginez, nahitaez hirugarren pertsona bat kontratatu behar izan gabe, nahiz eta auditoria egin behar izan. Makina smartphone edo antzeko baten erabilera berekoa izan daiteke. Autonomia bilatuz beharrezko lehengaietan eta energian, lurra abandonatu egiten dela esaten da, azkenean galdu egiten da.

  • Argazkia Xaver
    2024-02-13

    Facilitación en cuanto introducir datos en la máquina la misma máquina guíe de todo el proceso datos necesarios de gestión dando propuestas de optimización sin tener que necesariamente contratar una tercera persona aunque sometido a auditoría. La máquina puede ser de igual manejo que un smartphone o similar. Buscando la autonomía en las materias primas necesarias y energía, se dice la tierra se abandona se acaba perdiendo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)