Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria SOS Haur Lapurtuak elkartearekin bilera izan du

2012.eko otsailak 16

Mendiak, bileraren "garrantzia" azpimarratu du Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetan gertatutako ume jaioberrien ustezko desagertze-kasuak argitzeko

Patxi López lehendakaria Euskadiko SOS Ume Lapurtuak elkarteko ordezkaritza batekin bildu da gaur, Flor Diaz elkarteko presidentea dela ordezkaritza horren buru. Losa-Ocariz familiako hainbat kide ere izan dira bileran, familia hori kasuetako batek eragindako familia baita. Eusko Legebiltzarrean izan da bilera eta bertan egon dira, besteak beste, Idoia Mendia Justizia sailburua eta Inés Ibañez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendaria. Bileran elkarte horrek egiten dituen ekimenak aztertu dira.

Eusko Jaurlaritzak eratutako sailarteko batzordea, Giza Eskubideen Zuzendaritzak koordinatzen du, eta Eusko Jaurlaritzako sailen artean eta Eusko Jaurlaritza eta Botere Judizialaren estamentuen artean dagoeneko badagoen elkarlana areagotzeko eratu da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Idoia Mendia, Inés Ibáñez de Maeztu