qrcode

Astekonomia urtea ixtera begira jarri da gaur, eta euskal ekonomiaren bilakaera aztertu du termometroaren arabera

2024-02-09

2023ko itxiera, ekoizpen industrialari dagokionez, da gaur Astekonomian abiapuntua, eta euskal ekonomiaren termometroak islatzen duen balioari ere erreparatzen dio. Laburpen bat, asteko adierazle garrantzitsuenekin, Euskadin 2023an 3.000 enpresa baino gehiago eratu direla jasotzen duena.

Abenduan, Euskadiko industri produkzioa % 5,4 hazi zen, aurreko urteko aldi beraren aldean. Hil horretan IPIk 2007tik lortu duen baliorik handiena da. Halaber, 2023 osoko balantzea industria-jarduera horren % 0,3ko igoerarekin itxi zen.

Bestalde, urtarrilean, ekonomiaren termometroak hobera egin zuen eta 83,6 puntutan kokatu zen, hazkunde leuneko eremuan mantenduz. Zehazki, bost hamarren igo zen aurreko hilaren aldean, industriak emaitzak hobetu zituelako eta zerbitzuek eta eraikuntzak joera positiboa erakutsi zutelako. Halaber, enpleguaren bilakaera positiboa izan zen.

Eta, azkenik, Astekonomia bideoak gaur jasotzen duenez, 2023an 3.137 enpresa eratu ziren Euskadin, 2022an baino % 2,7 gehiago. Erregistro hori aurreko urteetan lortutakoaren oso antzekoa da, 2020an izan ezik, pandemia hasi zen urtea baita. Ordaindutako kapitala 180 milioi eurotik gorakoa izan zen.

Astekonomia Zuzendaritzak "Astekonomia" izenarekin egindako asteko laburpen hau minutu bateko bideo hauen oinarria da gaurkotasun ekonomikoaren zabalkundea eta jarraipena errazteko.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-02-10

    Espekulazio-burbuila posiblea zainduz oinarrizko eskubideekin, ez lehertu, eta ez izan zorpetze-marjinarik ekonomietan, gastuak murriztu behar izan gabe, pertsona ahulenak ahaztuta.

  • Argazkia Xaver
    2024-02-10

    Cuidando la burbuja posible especulativa con los derechos básicos no reviente y ya no haya margen endeudamiento economías sin tener que recortar gastos olvidándose de las personas más vulnerables.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko