qrcode

Herri Dirubideen Euskal Kontseilua

2024-02-12

Gaur egin da Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera, eta, besteak beste, honako erabaki hauek hartu dira:

EKARPENEN LIKIDAZIOA 2023

Zerga-sarrerei dagokienez, foru-aldundiek 18.212,5 M € bildu dituzte guztira zerga itunduen bidez: 2022an baino 1.081,8 M € gehiago. Horrek esan nahi du, termino erlatiboetan, urte arteko % 6,3ko hazkundea izan dela, euskal ekonomiaren aurrerapen sendoaren testuinguruan, eta inflazio-tirabira txikiagoak izan direla aurreko ekitaldian baino. Bilketaren zifra horrek berekin dakar joan den urrian egindako azken aurreikuspenaren aldean % 100,6ko egikaritze-maila, eta aurrekontuaren zifraren gaineko % 100,8koa.

Zuzeneko zergapetzeari dagokionez, zerga-bilketan aurrera egiten nabarmen lagundu dute bi zerga nagusiak hauek dira: PFEZa —% 9ko igoerarekin— eta sozietateen gaineko zerga —% 21 egin du gora—.

Zeharkako zergapetzeari dagokionez, BEZaren bilketa ia egonkortu egin da 2022arekiko. Bilakaera hori azaltzen dute, neurri handi batean, 2022aren amaiera aldean oinarrizko produktu jakin batzuetarako (zerealak, olioak, frutak…) eta energiaren esparrurako (elektrizitatea, gasa, pelletak…) onartutako tasa-murrizketek, prezioen igoera baretzeko testuinguru ekonomiko batean.

Kontsumo espezifiko jakin batzuk zergapetzen dituzten zerga bereziei dagokienez, horien bilketa globala % 4,9 igo da, batez ere foru-aldundiek 2023an Estatuari ordaindutakoa 2022ko zifra baino 99,4 milioi txikiagoa izan delako.

Gainera, 2023a izan da ingurumen-helburuekin bi zerga berri bildu diren lehen urtea: plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia (25,4 M €, Estatuarekiko doikuntza barne) eta zabortegietako hondakin-metaketen gaineko zerga (10,7 M €), Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan hitzartuak 2022ko azaroan.

Arabako Foru Aldundiak 2.841,2 M € bildu ditu zerga itunduengatik, 2022an baino % 4,1 gehiago; Bizkaiko Foru Aldundiak 9.411 M €, urte arteko % 6,9ko igoerarekin; eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 5.960,3 M €, aurreko ekitaldian baino % 6,5 gehiago.

ZERGA ITUNDUEN  DIRU-BILKETA. 2022KO ITXIERA
RECAUDACIÓN TRIBUTOS CONCERTADOS. CIERRE  2023

 

 ARABA / ÁLAVA

BIZKAIA

GIPUZKOA


GUZTIRA €/ TOTAL €

IRPF / PFEZ

1.077.147.071

3.639.975.412

2.368.410.656

7.085.533.139

I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z

281.057.323

914.462.889

440.158.614

1.635.678.826

IVA / BEZ

1.112.320.234

3.502.595.927

2.315.427.977

6.930.344.138

IIEE FABRICAC. e IE ELECTRIC.
FABRIK. Z. BEREZIAK eta ELEKTRIZ./ZERGA

231.977.162

730.475.125

482.888.285

1.445.340.572

RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK

138.666.528

623.460.809

353.462.419

1.115.589.756

TOTAL / GUZTIRA

2.841.168.318

9.410.970.162

5.960.347.951

18.212.486.431

 

Zerga-bilketaren itxiera eta Estatuari egindako ordainketak ezagutu ondoren, ekarpenen likidazioaren azken zenbatekoa 12.074,9 M €-koa da: hasieran aurrekontuan jasotakoak baino 173,8 M € gehiago.

2023ko LIKIDAZIOA / LIQUIDACIÓN 2023

2023ko FORU-ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGINDAKO EKARPENAK
APORTACIONES DE LAS DIPUTACIONES FORALES AL GOBIERNO VASCO EN 2023

 

ARABA / ÁLAVA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA/ TOTAL

Ekarpen koef. 2023
Coef. aportación 2023

% 16,05

% 50,54

% 33,41

% 100,00

EKARPENAK 2023 APORTACIONES 2023

1.938.015.057

6.102.634.331

4.034.210.783

12.074.860.171

 

2023ko EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN LIKIDAZIOA

2023ko zerga-bilketaren itxiera ikusita, 135,6 M € M €-rekin zuzkituko da Egokitzapenerako Funts Orokorra, eta Araba eta Gipuzkoa artean banatuko da. Horiei 58.822.545 eta 76.821.955 euro dagozkie, hurrenez hurren.

 

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA 2023
FONDO GENERAL DE AJUSTE  2023
M€

EUSKO JAURLARITZA
GOBIERNO VASCO

% 70,81

96.049.870

 

FORU-ALDUNDIAK
DIPUTACIONES FORALES

% 29,19

39.594.630

 

Araba / Álava

 

6.354.938

 

Bizkaia

 

20.011.126

 

Gipuzkoa

 

13.228.566

 

GUZTIRA / TOTAL                                         

 

135.644.500

 

 

INBERTSIO ESTRATEGIKOEN ERAKUNDE ARTEKO PLANA

Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Planak 528,8 M €-ko inbertsioa aurreikusten du 2022tik 2024ra bitartean. Horri gehitu behar zaizkio guztira 432,8 M €-ko zenbatekoa —egikaritzea Eusko Jaurlaritzari dagokio— eta 96 M € foru-aldundien proiektu guztietarako.

IEEParen egitura 2022-2024 (M €)

 

 

1. OSAGAIA: PERTSONEN OSASUNA ETA ZAINKETA

45,25

2. OSAGAIA: BIZIALDI OSOKO IKASKUNTZA

11,97

3. OSAGAIA: ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SORTZEA

35,00

4. OSAGAIA: MUGIKORTASUN JASANGARRIA

136,10

5. OSAGAIA: DIGITALIZAZIOA ETA BERRIKUNTZA

201,78

6. OSAGAIA: HIRI-HABITATA

93,00

7. OSAGAIA: HABITAT NATURALA ETA HONDAMENDI NATURALEN PREBENTZIOA

2,00

8. OSAGAIA: EKONOMIA ZIRKULARRA

3,70

GUZTIRA

528,79

 

Eusko Jaurlaritzak 2023ra arte banatu dizkie foru-aldundiei aurreikusita zeuden funtsak: 16M €Arabako Foru Aldundiari, 48M €Bizkaiko Foru Aldundiari eta 31,4M €Gipuzkoako Foru Aldundiari. 2023an 153 M € inbertitu dira guztira, eta 2022an hasi zenetik termino metatuetan 265,6 M € inbertitu dira, hau da, 2022-2023 biurtekorako aurreikusitakoaren % 74 inguru. Plan hori elikatzen da bai euskal erakundeen baliabide endogenoetatik, bai Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako baliabideetatik.

 

 

2023an egikaritua

2022-2023an egikaritua

2022-23an egikaritua/ aurreikusia

1. OSAGAIA: PERTSONEN OSASUNA ETA ZAINKETA

12.838.316

47.663.251

139,0

2. OSAGAIA: BIZIALDI OSOKO IKASKUNTZA

2.338.347

3.899.462

46,6

3. OSAGAIA: ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SORTZEA

5.900.000

6.900.000

34,5

4. OSAGAIA: MUGIKORTASUN JASANGARRIA

78.749.323

128.927.714

107,2

5. OSAGAIA: DIGITALIZAZIOA ETA BERRIKUNTZA

35.974.975

47.729.364

43,0

6. OSAGAIA: HIRI-HABITATA

12.989.730

22.289.730

37,3

7. OSAGAIA: HABITAT NATURALA ETA HONDAMENDI NATURALEN PREBENTZIOA

1.361.736

1.505.604

75,3

8. OSAGAIA: EKONOMIA ZIRKULARRA

2.811.790

6.722.061

181,7

GUZTIRA

152.964.217

265.637.187

73,9

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Itziar Gonzalo, Elixabete Etxanobe , Itxaso Berrojalbiz , Eider Mendoza, Jokin Perona, Esther Apraiz, Nagore Alkorta, Natividad López de Munain