Herri Dirubideen Euskal Kontseilua
Gaur egin da Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bilera, eta, besteak beste, honako erabaki hauek hartu dira:
EKARPENEN LIKIDAZIOA 2023
Zerga-sarrerei dagokienez, foru-aldundiek 18.212,5 M € bildu dituzte guztira zerga itunduen bidez: 2022an baino 1.081,8 M € gehiago. Horrek esan nahi du, termino erlatiboetan, urte arteko % 6,3ko hazkundea izan dela, euskal ekonomiaren aurrerapen sendoaren testuinguruan, eta inflazio-tirabira txikiagoak izan direla aurreko ekitaldian baino. Bilketaren zifra horrek berekin dakar joan den urrian egindako azken aurreikuspenaren aldean % 100,6ko egikaritze-maila, eta aurrekontuaren zifraren gaineko % 100,8koa.
Zuzeneko zergapetzeari dagokionez, zerga-bilketan aurrera egiten nabarmen lagundu dute bi zerga nagusiak hauek dira: PFEZa —% 9ko igoerarekin— eta sozietateen gaineko zerga —% 21 egin du gora—.
Zeharkako zergapetzeari dagokionez, BEZaren bilketa ia egonkortu egin da 2022arekiko. Bilakaera hori azaltzen dute, neurri handi batean, 2022aren amaiera aldean oinarrizko produktu jakin batzuetarako (zerealak, olioak, frutak…) eta energiaren esparrurako (elektrizitatea, gasa, pelletak…) onartutako tasa-murrizketek, prezioen igoera baretzeko testuinguru ekonomiko batean.
Kontsumo espezifiko jakin batzuk zergapetzen dituzten zerga bereziei dagokienez, horien bilketa globala % 4,9 igo da, batez ere foru-aldundiek 2023an Estatuari ordaindutakoa 2022ko zifra baino 99,4 milioi txikiagoa izan delako.
Gainera, 2023a izan da ingurumen-helburuekin bi zerga berri bildu diren lehen urtea: plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia (25,4 M €, Estatuarekiko doikuntza barne) eta zabortegietako hondakin-metaketen gaineko zerga (10,7 M €), Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan hitzartuak 2022ko azaroan.
Arabako Foru Aldundiak 2.841,2 M € bildu ditu zerga itunduengatik, 2022an baino % 4,1 gehiago; Bizkaiko Foru Aldundiak 9.411 M €, urte arteko % 6,9ko igoerarekin; eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 5.960,3 M €, aurreko ekitaldian baino % 6,5 gehiago.
ZERGA ITUNDUEN DIRU-BILKETA. 2022KO ITXIERA |
||||
|
ARABA / ÁLAVA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
|
IRPF / PFEZ |
1.077.147.071 |
3.639.975.412 |
2.368.410.656 |
7.085.533.139 |
I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z |
281.057.323 |
914.462.889 |
440.158.614 |
1.635.678.826 |
IVA / BEZ |
1.112.320.234 |
3.502.595.927 |
2.315.427.977 |
6.930.344.138 |
IIEE FABRICAC. e IE ELECTRIC. |
231.977.162 |
730.475.125 |
482.888.285 |
1.445.340.572 |
RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK |
138.666.528 |
623.460.809 |
353.462.419 |
1.115.589.756 |
TOTAL / GUZTIRA |
2.841.168.318 |
9.410.970.162 |
5.960.347.951 |
18.212.486.431 |
Zerga-bilketaren itxiera eta Estatuari egindako ordainketak ezagutu ondoren, ekarpenen likidazioaren azken zenbatekoa 12.074,9 M €-koa da: hasieran aurrekontuan jasotakoak baino 173,8 M € gehiago.
2023ko LIKIDAZIOA / LIQUIDACIÓN 2023 |
||||
2023ko FORU-ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGINDAKO EKARPENAK |
||||
|
ARABA / ÁLAVA |
BIZKAIA |
GIPUZKOA |
GUZTIRA/ TOTAL |
Ekarpen koef. 2023 |
% 16,05 |
% 50,54 |
% 33,41 |
% 100,00 |
EKARPENAK 2023 APORTACIONES 2023 |
1.938.015.057 |
6.102.634.331 |
4.034.210.783 |
12.074.860.171 |
2023ko EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN LIKIDAZIOA
2023ko zerga-bilketaren itxiera ikusita, 135,6 M € M €-rekin zuzkituko da Egokitzapenerako Funts Orokorra, eta Araba eta Gipuzkoa artean banatuko da. Horiei 58.822.545 eta 76.821.955 euro dagozkie, hurrenez hurren.
EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA 2023 |
|||
EUSKO JAURLARITZA |
% 70,81 |
96.049.870 |
|
FORU-ALDUNDIAK |
% 29,19 |
39.594.630 |
|
Araba / Álava |
|
6.354.938 |
|
Bizkaia |
|
20.011.126 |
|
Gipuzkoa |
|
13.228.566 |
|
GUZTIRA / TOTAL |
|
135.644.500 |
|
INBERTSIO ESTRATEGIKOEN ERAKUNDE ARTEKO PLANA
Inbertsio Estrategikoen Erakunde arteko Planak 528,8 M €-ko inbertsioa aurreikusten du 2022tik 2024ra bitartean. Horri gehitu behar zaizkio guztira 432,8 M €-ko zenbatekoa —egikaritzea Eusko Jaurlaritzari dagokio— eta 96 M € foru-aldundien proiektu guztietarako.
IEEParen egitura 2022-2024 (M €)
|
|
1. OSAGAIA: PERTSONEN OSASUNA ETA ZAINKETA |
45,25 |
2. OSAGAIA: BIZIALDI OSOKO IKASKUNTZA |
11,97 |
3. OSAGAIA: ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SORTZEA |
35,00 |
4. OSAGAIA: MUGIKORTASUN JASANGARRIA |
136,10 |
5. OSAGAIA: DIGITALIZAZIOA ETA BERRIKUNTZA |
201,78 |
6. OSAGAIA: HIRI-HABITATA |
93,00 |
7. OSAGAIA: HABITAT NATURALA ETA HONDAMENDI NATURALEN PREBENTZIOA |
2,00 |
8. OSAGAIA: EKONOMIA ZIRKULARRA |
3,70 |
GUZTIRA |
528,79 |
Eusko Jaurlaritzak 2023ra arte banatu dizkie foru-aldundiei aurreikusita zeuden funtsak: 16M €Arabako Foru Aldundiari, 48M €Bizkaiko Foru Aldundiari eta 31,4M €Gipuzkoako Foru Aldundiari. 2023an 153 M € inbertitu dira guztira, eta 2022an hasi zenetik termino metatuetan 265,6 M € inbertitu dira, hau da, 2022-2023 biurtekorako aurreikusitakoaren % 74 inguru. Plan hori elikatzen da bai euskal erakundeen baliabide endogenoetatik, bai Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako baliabideetatik.
|
2023an egikaritua |
2022-2023an egikaritua |
2022-23an egikaritua/ aurreikusia |
1. OSAGAIA: PERTSONEN OSASUNA ETA ZAINKETA |
12.838.316 |
47.663.251 |
139,0 |
2. OSAGAIA: BIZIALDI OSOKO IKASKUNTZA |
2.338.347 |
3.899.462 |
46,6 |
3. OSAGAIA: ENERGIA BERRIZTAGARRIAK SORTZEA |
5.900.000 |
6.900.000 |
34,5 |
4. OSAGAIA: MUGIKORTASUN JASANGARRIA |
78.749.323 |
128.927.714 |
107,2 |
5. OSAGAIA: DIGITALIZAZIOA ETA BERRIKUNTZA |
35.974.975 |
47.729.364 |
43,0 |
6. OSAGAIA: HIRI-HABITATA |
12.989.730 |
22.289.730 |
37,3 |
7. OSAGAIA: HABITAT NATURALA ETA HONDAMENDI NATURALEN PREBENTZIOA |
1.361.736 |
1.505.604 |
75,3 |
8. OSAGAIA: EKONOMIA ZIRKULARRA |
2.811.790 |
6.722.061 |
181,7 |
GUZTIRA |
152.964.217 |
265.637.187 |
73,9 |