
Garraio Sailak amaitu ditu abiadura handiko Donostiarako sarbideak eta bukaera eman dio Euskal Y-aren Gipuzkoako adarreko plataformari
- Hernani-Astigarraga tartea amaituta osatuta gelditzen dira Gipuzkoako korridorearen 60,7 kilometroak; horietatik % 80 tunelean doaz
- Iñaki Arriola sailburuak 2025. urtearen amaieran Atotxako geltokia martxan jartzean eta Bilboko eta Gasteizko sarbideetako obrak hasteko izapideak zehaztean jarri ditu hurrengo erronkak
Garraio Sailak amaitu ditu abiadura handiko Donostiarako sarbideak eta amaiera eman dio Euskal Y-aren Gipuzkoako adarreko plataformaren eraikuntzari. Gaur goizean, Denis Itxaso Espainiako Gobernuko ordezkariarekin Astigarragako Ergobia auzoko obretara egindako bisitan, Iñaki Arriola sailburuak Atotxako geltokia 2025. urtearen amaieran martxan jartzea eta Bilbora eta Gasteizera sartzeko lanak hasteko izapideak zehaztea jo ditu hurrengo erronkatzat.
“Hernani-Astigarraga izan zen legealdi honen hasieran garraio sailburu gisa dudan ardurari berriro ekin nionean bisitatu ahal izan nuen lehen obretako bat. Gaur amaitutzat eman dezakegu tartea eta, horrekin batera, Gipuzkoako adarrean Eusko Jaurlaritzaren ardurapean egon den abiadura handiko plataforma. Hernani eta Astigarraga arteko plataforma gauzatzeak ekarri duen konplexutasun tekniko izugarria, hainbat faktore direla-eta 60,7 kilometroko trazadura eraikitzeak ekarri duen zailtasunaren isla baino ez da. Kilometro horietatik % 80 tunelean doaz”, adierazi du Arriolak. Era berean gogora ekarri du Eusko Jaurlaritza, bere garaian, Estatuaren titulartasuneko abiadura handiko trenbide-sare baten diseinuan eta eraikuntzan zuzenean parte hartu zuen Europako lehen lurralde-administrazioa izan zela.
“Funtsean 1,4 kilometroko bide-zubia den tarte hau eraikitzeko –gogorarazi du Arriolak–, hiru eraikuntza-metodo desberdin erabili behar izan dira. 482 metro luze den erdiko bide-zubia, Espainiako abiadura handiko lehen zubi tenkatua da. Eta hori horrela da Urumea bi aldiz zeharkatu behar duelako, baita A15aren azpitik igaro ere. Tarte horretan, gainera, sare berriak bat egiten du Adifen sare konbentzionalarekin. Kasu batzuetan ingeniaritzako soluzio aitzindarien bidez bideratutako erronkak dira, herritarren zerbitzura jartzeko”.
Hernani eta Astigarraga arteko tartean zenbait erremate falta dira, bigarren udalerri horretan aldiriko geltokia eraikitzearen mende daudenak, eta azpiegitura hori gauzatzen denean egingo dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako tartea egitea Eusko Jaurlaritzari dagokio, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera. Eusko Jaurlaritzak Gobernu Zentralari ordaindu beharreko kupotik obra horiek finantzatzeko aurreratzen duen zatia “deskontatzen” duen Ekonomia Itunaren Laugarren Xedapen Gehigarria aplikatzen da. Eusko Jaurlaritzak Euskal Trenbide Sarearen (ETS) bidez Gipuzkoako adarraren plataforma eraiki ondoren, ADIF arduratuko da gainegitura (errailak eta katenaria, besteak beste) instalatzeko lanen lizitazioaz eta egikaritzeaz.
Gipuzkoako korridorearen datu garrantzitsuak
Gipuzkoako Euskal Y-aren lanak 2008ko udaberrian hasi ziren Ordizian. Bergara eta Astigarraga artean eraikitako 60,73 kilometroetatik, % 80 tunelean doaz, % 13 bide-zubian eta gainerakoak aire zabalean, zoruaren gainean. 34 tunel eta 31 bide-zubi ditu trenbide-korridoreak, eta bertako bide-zubiderik luzeena eta bereziena 1,4 km dituen Hernani eta Astigarraga artekoa da; tunelik luzeena, berriz, hodibiko gisa eratu da, eta Antzuola eta Ezkio artean dago, 6 kilometro baino pixka bat gutxiagorekin. Adunakoa da trenbide bikoitzeko tunelik luzeena, 4,7 kilometrorekin.
2023ko abenduaren 31n,1.948 milioi euroko lanak ziurtatu dira, tarte hori likidatu eta Donostiako geltoki berria egiteko lanak amaitu arte.
Hurrengo urratsak
Donostian, lantalde teknikoak lanean ari dira Iparraldeko Geltoki berria 2025aren amaieran martxan jarri ahal izateko.
Bilborako sarbideei dagokienez, Euskal Trenbide Sareari aurten bertan Basauri eta Bilbo arteko tunel-sarbidearen proiektua idazteko eta, ondoren, Abandoraino iritsiko den 6 kilometroko galeria horren obrak egiteko lizitazioa egiteko ahalmena ematen dion agindua izapidetzen ari da Eusko Jaurlaritza.
Aldi berean, Adifek Abando Indalecio Prieto Geltoki Intermodala eraldatzeko azterlanak eta proiektuak idazten dihardu.
Azkenik, Gasteizko sarbideei dagokienez, Adifek oinarrizko proiektua idazten jarraitzen du, eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenak izapidetze-fasean jarraitzen du, onartzeko zain.
-
2024-02-19
Comentario de Twitter:
Transportes culmina los accesos en alta velocidad a San Sebastián y finaliza la plataforma del ramal guipuzcoano de la Y vasca - Irekia https://t.co/noxM1tebUb
Así nos va a los habitantes de los pueblos, en especial a los de las áreas degradadas, absolutamente olvidados por el GV -
2024-02-13
Menos alta velocidad (mega inversiones) para los grandes núcleos urbanos, y más inversión en ferrocarril de cercanías para los pueblos y barrios, máxime si estos últimos son Áreas Degradadas.
El Sr. @arriolal, del PSE (@socialistavasco), desarrolló un proyecto para Elgoibar en 2012, cuando gobernaba junto con el Lehendakari. P. López:
https://www.elcorreo.com/vizcaya/20090731/guipuzcoa/gobierno-vasco-adjudica-estudio-20090731.html
https://www.elcorreo.com/vizcaya/20090815/guipuzcoa/gobierno-vasco-quiere-convertir-20090815.html
Tres años después de aprobarse el estudio informativo, llegó el Sr. I. Urkullu con .las tijeras, y sin publicarlo en el BOPV, desarrolló el proyecto constructivo. Sin ningún rubor, eliminó la estación:
Ahora que el Sr. @iarriolal puede revertir esta situación, hace servilismo al PNV,. En lugar de recuperar el proyecto que él desarrolló, y que publicó en dos ocasiones en el BOPV, se queda de brazos cruzados, y deja a una comunidad declarada Área Degradad desde 1999 fuera del sistema público de transporte por ferrocarril.
De nada sirve su propio Plan Euskadi Ferrocarril 20-20 de Transporte Ferroviario y Tranviario:
"Una de las consecuencias de una movilidad basada en el vehículo privado es el de la progresiva marginación de determinados colectivos con dificultades para acceder a un vehículo, de modo que una parte relativamente importante de la oferta de productos y servicios escapa a sus capacidades de accesibilidad."
Una vez nos deje usted sin tren, a usar el coche. ¿Cree usted que los habitantes de un Área Degradada disponen de vehículo privado?
“Convertir el modo ferroviario en protagonista de la movilidad diaria”
¿Esto se consigue eliminando estaciones? Palabras, solo palabras...
Y de nada sirve tampoco la nueva ley de movilidad sostenible:
“La actuación de las administraciones públicas vascas se ajustará, entre otros, al siguiente principio: la consideración de la red ferroviaria como eje estructurante de la oferta del transporte público, siendo el transporte por carretera complementario a aquel.”
Y así podríamos seguir con el Plan Director de Transporte Sostenible de Euskadi 2030, con el ODS 11 de la Agenda 2030, con la Agenda Urbana de Euskadi Bultzatu 2050, etc, etc, etc.
En resumen, el Sr. Arriola y el Sr. Urkullu practican la misma política. La política fácil: la de gobernar únicamente para los grandes núcleos urbanos.