Hauteskundeak 2024
Berriak Osasuna
qrcode

INFORMAZIO-OHARRA

2024-02-08

Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak eta Mónica García Osasuneko ministroak aldebiko bilera egin dute gaur Madrilen, bi administrazioen interes komuneko gaiak aztertzeko.

Gotzone Sagardui sailburuak berak modu positiboan baloratu du topaketaren aldebiko izaera, eta etorkizunean harreman-eredu horrek jarraipena izatea espero du. Horrela, komunikazio arinagoa eta eraginkorragoa ahalbidetzen da, eta errazagoa izango da bi erakundeek ordezkatzen dituzten herritarren osasunerako eta ongizaterako akordio onuragarriak lortzea.

Bilera giro adeitsuan egin da, eta zenbait gai jorratzeko balio izan du. Besteak beste, epe laburrean premiazko neurriak hartu beharra, osasun-sistema guztiei eragiten dien profesionalen urritasuna ahal den heinean arintze aldera, batez ere medikuntza komunitarioaren eta pediatriaren arloan. Jakina denez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak behin eta berriz egin ditu ildo horretako proposamenak, hala nola irakaskuntza-unitateak akreditatzeko irizpideak berrikustea, Barneko Mediku Egoiliarren plazak esleitzeko prozesuak berrikustea, eskaintzen diren lanpostu guztiak betetzeko neurriak ezartzea edo Barneko Mediku Egoiliarren ezohiko deialdiak egitea, batik bat defizitariotzat jotzen diren espezialitateetarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
Ekitaldiko kargudunak