
Osakidetzak eta sindikatuek hauteskunde sindikalen prozesuari hasiera emateko akordioa lortu dute Osasun Mahai Sektorialean, hamar urte dira azkenekoak egin zirenetik
- Gaur goizean egin da 2024. urteko Osasun Mahai Sektorialaren lehen bilkura, eta Osakidetzako hauteskunde sindikalen hurrengo deialdien hauteskunde-esparruei buruzko akordioa lortu da bertan
Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta Euskal Osasun Zerbitzuan ordezkaritza duten sindikatuek Osasun Mahai Sektorialaren urteko lehen bilkura egin dute gaur osteguna, otsailaren 8an, Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren egoitzan, Gasteizen.
Gai-zerrendan jorratutako gaien artean, nabarmentzekoa da hauteskunde-esparruak zehazteko sindikatuekin lortutako akordioa, hau da, Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuan deitzen diren hauteskunde sindikalen hurrengo deialdiak gidatuko dituzten oinarri, printzipio eta hauteskunde-esparruak zehazteko akordioa.
Akordioak garrantzi berezia du, hamarkada batetik hona ez baita hauteskunde sindikalik egin Osakidetzan; zehazki, 2013tik Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, eta 2014tik Gipuzkoan.
Gaur goizeko bilkuran, halaber, Osakidetzak erakundeko enplegu publikoaren eskaintzetako hauteskunde-prozesuetan lanpostuak hautatzeko irizpideei buruzko ebazpen-proposamenak egin ditu. Sindikatuek proposamenak aztertu, eta Osasun Mahai Sektorialaren hurrengo bilkuretan negoziatuko dira.



