Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintzak hainbat ibilgailu emango dizkio Saharako poliziari

2012.eko otsailak 15

Ibilgailuak RASDeko Lagunen Elkarteari emango dizkiote bihar, Tindufera eramateko

Ertzaintzak erabili dituen hainbat ibilgailu Saharako poliziari emango dizkiote bihar. RASDeko Lagunen Elkarteko boluntarioek batuko dituzte eta Tindufera eramateaz arduratuko dira. Herrizaingo Sailak eta Eusko Jaurlaritzak Saharako errefuxiatuekin duten lan-harremana dela eta, azken urteetan, horrelako ekintzak behin baino gehiagotan burutu dira.

Bihar, goizeko 9:30ean, Erandion egingo den ibilgailuen entrega ofizialean, Marta Ares (Garapen Lankidetzarako zuzendaria) eta María Luisa Justel (Herrizaingo Saileko Kudeaketa ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaria) egongo dira. 2005. urtetik Eusko Jaurlaritzak RASDeko gobernuarekin duen lan-harremana dela eta, irailean, pauso hori ematea erabaki zuten gobernu kontseiluan.

19 ibilgailu

Ertzaintzak erabilitako 19 ibilgailu (8 furgoneta, 8 auto, mendirako auto bat eta bi kamioi) doaz sorta berrian, Saharan oraindik erabili ahal dituztenak. Bidali baino lehen, Ertzaintzako mekanikoek ibilgailuak aztertu dituzte eta arazo guztiak konpondu egin dituzte.

RASDeko Lagunen Elkarteko boluntarioek Alacantera bidaliko dituzte ibilgailuak eta handik, Algeriaraino itsasontziz joango dira. Ondoren, Tindufeko kanpamentuetaraino errepidetik eramango dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan