Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
qrcode

Azpiazuk nabarmendu egin du Europako Batzordeak eskualdeetako ESEPE-ei emandako laguntza SEM-a ezartzeko

2024-02-23

Europako Batzordeak Europako SEM funtsen bilakaera ebaluatzeko txostenean, bere ibilbidearen erdialdean, aitortu du bere arrakastaren gakoetako bat dela eskualdeko agintariak inplikatzea oraindik mobilizatu gabeko baliabideen kudeaketan. Analisi horrek eskualdeko ESEPE-en euskal proposamena aipatzen du inbertsioak bizkortzeko mekanismo gisa ([1]). Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak jarrera hori nabarmendu nahi izan du Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean hiru hilean behin egin duen agerraldian.

 “Duela hiru urte Euskadik egindako planteamendua aukera bat dela eta Europa osoko eskualde-gobernu ugarik eskatutako soluzio bat dela erakusten da”, sailburuak errepikatu duenez. Batzordeak adierazi du, halaber, baliabideak ezartzeko hobekuntza-puntuetako bat dela estatu kideek behar besteko malgutasuna izan behar dutela beren suspertze-planak diseinatzeko eta ezartzeko.

Next Generation EU (SEM) funtsak tresna gisa sortu ziren ekonomia suspertzeko eta Covid 19aren pandemiak eragindako krisi sakonetik ateratzea errazteko. Eusko Jaurlaritzak beti ulertu du Next Generation EU ekimena aukera bat dela aurre egin beharreko energia-eraldaketa ekologiko, digital eta sozialen konplexutasunari aurre egiteko.

Ekonomia suspertzeko eta eraldatzeko 12 plan bereziak (ESEPEak) zailtasun handiak izaten ari dira beren egikaritze-prozesuetan. ESEPE-ei esleitutako 41.182 M €-etatik (24.497 M € transferentzietan eta 16.686 M € maileguetan) guztizkoaren % 22 baino ez da banatu 2023ko abenduan, eta hiru urte eskas geratzen dira egikaritze-epea amaitzeko. “Ukaezina da funts horiek osorik ez egikaritzeko arrisku nabarmena eta gero eta handiagoa dagoela, eta hori porrot handia litzateke”, Azpiazuren esanetan. Gainera, enpresak, ugazaben elkarteen bidez, oso mezu argia ematen ari dira: “eraldatzeko funtsak ez dira iristen ari produkzio-ehunera (ikus eranskina).

 

EUSKO JAURLARITZAREN ZUZENEKO KUDEAKETA

2023ko abenduaren 31ko datuekin, Autonomia Erkidegoei 2021-23 aldirako banatutako 26.165 M €-etatik —konferentzia sektorialaren edo zuzeneko emakidaren bidez—, Euskadiri guztira 1.192 M € —% 4,55— esleitu zaizkio. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 126 M € esleitu dizkie foru-aldundiei —57 M € Bizkaiko Foru Aldundiari, 40 M € Gipuzkoako Foru Aldundiari eta 29 M € Arabako Foru Aldundiari—.Orobat, udalei 86 M € esleitu zaizkie.

 

ESTATUAREN ZUZENEKO KUDEAKETAKO SEM-A EUSKADIN

Ekonomia eta Ogasun Sailak egindako analisi eta jarraipenaren arabera, Euskadin 797 M € banatu dira Estatuak ebatzitako deialdien bidez. Horrez gain, EAEko eragile publiko eta pribatuek 84 M € jaso dituzte zuzeneko adjudikazioen bidez. Hortaz, guztira, Euskadik 881 M € eskuratu ditu.

 

Horregatik, Euskadik 2.073 M € xurgatu ditu guztira.

 

ERANSKINA – ESEPE-EN EGIKARITZEA

 

         

  31/12/2023

Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak (ESEPEak)

ESTATUA

EUSKADI

Aurreikusitako aurrekontua (M €)

Banatutako aurrekontua (M €)

Esleitua (aurreikusitakoarekiko banatutako %)

Euskadin banatutako aurrekontua (M €)

Euskadin adjudikatua (Euskadin banatutako % Estatuan banatutakoarekiko)

Aeroespaziala

931

245

26,3%

31

12,8%

Nekazaritzako elikagaien katea

1.357

175

12,9%

9

5,2%

Uraren zikloaren digitalizazioa

3.485

375

10,7%

29

7,8%

Mikroelektronika eta erdieroaleak

12.250

0

0

0

0

Ekonomia zirkularra

792

0

0

0

0

Gizarte- eta zainketa-ekonomia

1.766

373

21,1%

22

5,8%

Energia berriztagarriak, hidrogeno berriztagarria eta biltegiratzea

10.797

3.961

% 36,7

263

% 6,6

Hizkuntzaren ekonomia berria

725

15

% 2,1

2

% 13,3

Ontzigintza

150

0

0

0

0

Abangoardiako osasuna

1.640

1.071

% 65,3

41

% 3,8

Ibilgailu elektrikoa eta konektatua

4.120

2.854

% 69,3

327

% 11,5

Deskarbonizazio industriala

3.170

0

0

0

0

GUZTIRA

41.182

9.069

% 22,0

725

% 8,0

ESEPE-en datuak + dirulaguntzak. 2023/12/31n

 

 

Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak (ESEPEak)

ESTATUA

1. planeko dirulaguntzak

Gehigarria

Aurreikusitako aurrekontua (M €)

Banatutako aurrekontua (M €)

Esleitua (aurreikusitakoarekiko banatutako %)

Dirulaguntza gehigarriak

Aeroespaziala

591

100

691

245

% 35

Nekazaritzako elikagaien katea

747

150

897

175

% 19

Uraren zikloaren digitalizazioa

430

1.250

1.680

375

% 22

Mikroelektronika eta erdieroaleak

275

1.225

1.500

0

0

Ekonomia zirkularra

192

600

792

0

0

Gizarte- eta zainketa-ekonomia

766

1.000

1.766

373

% 21

Energia berriztagarriak, hidrogeno berriztagarria eta biltegiratzea

6.600

4.197

10.797

3.961

% 37

Hizkuntzaren ekonomia berria

324

0

324

15

% 5

Ontzigintza

150

0

150

0

0

Abangoardiako osasuna

810

500

1.310

892

% 68

Ibilgailu elektrikoa eta konektatua

2.870

250

3.120

2.486

% 80

Deskarbonizazio industriala

450

1.020

1.470

0

0

GUZTIRA

14.205

10.292

24.496

8.522

% 35

ESEPEen datuak (DIRULAGUNTZAK bakarrik). 2023/12/31n

 

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @GorkaKB
    2024-02-23

    Comentario de Twitter:
    Quan vaig deixar les meves funcions com a Delegat del Govern davant la UE, teniem vam una Xarxa de 36 nacions internes i regions europees (Regions for EU Recovery), amb llista d´espera i reivindicacions sobre la gestió dels fons Next Generation. Obro fil.

    https://t.co/k8KOgB2uOL

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak