
Azpiazuk nabarmendu egin du Europako Batzordeak eskualdeetako ESEPE-ei emandako laguntza SEM-a ezartzeko
Europako Batzordeak Europako SEM funtsen bilakaera ebaluatzeko txostenean, bere ibilbidearen erdialdean, aitortu du bere arrakastaren gakoetako bat dela eskualdeko agintariak inplikatzea oraindik mobilizatu gabeko baliabideen kudeaketan. Analisi horrek eskualdeko ESEPE-en euskal proposamena aipatzen du inbertsioak bizkortzeko mekanismo gisa ([1]). Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak jarrera hori nabarmendu nahi izan du Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordearen aurrean hiru hilean behin egin duen agerraldian.
“Duela hiru urte Euskadik egindako planteamendua aukera bat dela eta Europa osoko eskualde-gobernu ugarik eskatutako soluzio bat dela erakusten da”, sailburuak errepikatu duenez. Batzordeak adierazi du, halaber, baliabideak ezartzeko hobekuntza-puntuetako bat dela estatu kideek behar besteko malgutasuna izan behar dutela beren suspertze-planak diseinatzeko eta ezartzeko.
Next Generation EU (SEM) funtsak tresna gisa sortu ziren ekonomia suspertzeko eta Covid 19aren pandemiak eragindako krisi sakonetik ateratzea errazteko. Eusko Jaurlaritzak beti ulertu du Next Generation EU ekimena aukera bat dela aurre egin beharreko energia-eraldaketa ekologiko, digital eta sozialen konplexutasunari aurre egiteko.
Ekonomia suspertzeko eta eraldatzeko 12 plan bereziak (ESEPEak) zailtasun handiak izaten ari dira beren egikaritze-prozesuetan. ESEPE-ei esleitutako 41.182 M €-etatik (24.497 M € transferentzietan eta 16.686 M € maileguetan) guztizkoaren % 22 baino ez da banatu 2023ko abenduan, eta hiru urte eskas geratzen dira egikaritze-epea amaitzeko. “Ukaezina da funts horiek osorik ez egikaritzeko arrisku nabarmena eta gero eta handiagoa dagoela, eta hori porrot handia litzateke”, Azpiazuren esanetan. Gainera, enpresak, ugazaben elkarteen bidez, oso mezu argia ematen ari dira: “eraldatzeko funtsak ez dira iristen ari produkzio-ehunera (ikus eranskina).
EUSKO JAURLARITZAREN ZUZENEKO KUDEAKETA
2023ko abenduaren 31ko datuekin, Autonomia Erkidegoei 2021-23 aldirako banatutako 26.165 M €-etatik —konferentzia sektorialaren edo zuzeneko emakidaren bidez—, Euskadiri guztira 1.192 M € —% 4,55— esleitu zaizkio. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak 126 M € esleitu dizkie foru-aldundiei —57 M € Bizkaiko Foru Aldundiari, 40 M € Gipuzkoako Foru Aldundiari eta 29 M € Arabako Foru Aldundiari—.Orobat, udalei 86 M € esleitu zaizkie.
ESTATUAREN ZUZENEKO KUDEAKETAKO SEM-A EUSKADIN
Ekonomia eta Ogasun Sailak egindako analisi eta jarraipenaren arabera, Euskadin 797 M € banatu dira Estatuak ebatzitako deialdien bidez. Horrez gain, EAEko eragile publiko eta pribatuek 84 M € jaso dituzte zuzeneko adjudikazioen bidez. Hortaz, guztira, Euskadik 881 M € eskuratu ditu.
Horregatik, Euskadik 2.073 M € xurgatu ditu guztira.
ERANSKINA – ESEPE-EN EGIKARITZEA
31/12/2023 |
|||||
Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak (ESEPEak) |
ESTATUA |
EUSKADI |
|||
Aurreikusitako aurrekontua (M €) |
Banatutako aurrekontua (M €) |
Esleitua (aurreikusitakoarekiko banatutako %) |
Euskadin banatutako aurrekontua (M €) |
Euskadin adjudikatua (Euskadin banatutako % Estatuan banatutakoarekiko) |
|
Aeroespaziala |
931 |
245 |
26,3% |
31 |
12,8% |
Nekazaritzako elikagaien katea |
1.357 |
175 |
12,9% |
9 |
5,2% |
Uraren zikloaren digitalizazioa |
3.485 |
375 |
10,7% |
29 |
7,8% |
Mikroelektronika eta erdieroaleak |
12.250 |
0 |
0 |
0 |
0 |
Ekonomia zirkularra |
792 |
0 |
0 |
0 |
0 |
Gizarte- eta zainketa-ekonomia |
1.766 |
373 |
21,1% |
22 |
5,8% |
Energia berriztagarriak, hidrogeno berriztagarria eta biltegiratzea |
10.797 |
3.961 |
% 36,7 |
263 |
% 6,6 |
Hizkuntzaren ekonomia berria |
725 |
15 |
% 2,1 |
2 |
% 13,3 |
Ontzigintza |
150 |
0 |
0 |
0 |
0 |
Abangoardiako osasuna |
1.640 |
1.071 |
% 65,3 |
41 |
% 3,8 |
Ibilgailu elektrikoa eta konektatua |
4.120 |
2.854 |
% 69,3 |
327 |
% 11,5 |
Deskarbonizazio industriala |
3.170 |
0 |
0 |
0 |
0 |
GUZTIRA |
41.182 |
9.069 |
% 22,0 |
725 |
% 8,0 |
ESEPE-en datuak + dirulaguntzak. 2023/12/31n
Ekonomia Suspertzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak (ESEPEak) |
ESTATUA |
||||
1. planeko dirulaguntzak |
Gehigarria |
Aurreikusitako aurrekontua (M €) |
Banatutako aurrekontua (M €) |
Esleitua (aurreikusitakoarekiko banatutako %) |
|
Dirulaguntza gehigarriak |
|||||
Aeroespaziala |
591 |
100 |
691 |
245 |
% 35 |
Nekazaritzako elikagaien katea |
747 |
150 |
897 |
175 |
% 19 |
Uraren zikloaren digitalizazioa |
430 |
1.250 |
1.680 |
375 |
% 22 |
Mikroelektronika eta erdieroaleak |
275 |
1.225 |
1.500 |
0 |
0 |
Ekonomia zirkularra |
192 |
600 |
792 |
0 |
0 |
Gizarte- eta zainketa-ekonomia |
766 |
1.000 |
1.766 |
373 |
% 21 |
Energia berriztagarriak, hidrogeno berriztagarria eta biltegiratzea |
6.600 |
4.197 |
10.797 |
3.961 |
% 37 |
Hizkuntzaren ekonomia berria |
324 |
0 |
324 |
15 |
% 5 |
Ontzigintza |
150 |
0 |
150 |
0 |
0 |
Abangoardiako osasuna |
810 |
500 |
1.310 |
892 |
% 68 |
Ibilgailu elektrikoa eta konektatua |
2.870 |
250 |
3.120 |
2.486 |
% 80 |
Deskarbonizazio industriala |
450 |
1.020 |
1.470 |
0 |
0 |
GUZTIRA |
14.205 |
10.292 |
24.496 |
8.522 |
% 35 |
ESEPEen datuak (DIRULAGUNTZAK bakarrik). 2023/12/31n
- (1) Europako Batzordearen txostena (204. or.)
-
2024-02-23
Comentario de Twitter:
Quan vaig deixar les meves funcions com a Delegat del Govern davant la UE, teniem vam una Xarxa de 36 nacions internes i regions europees (Regions for EU Recovery), amb llista d´espera i reivindicacions sobre la gestió dels fons Next Generation. Obro fil.