Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Nerea Melgosa´ren ustez “Garrantzitsua da migratzaileei Europan integratzen laguntzea, bizitza komunitarioan parte har dezaten eta trebetasun sozialak eta kulturalak eskura ditzaten”

2024-02-08
  • Gaur, osteguna, Flandriako Mechelen herrian Migrazioei buruzko goi-mailako Foro Politikoaren lehen jardunaldia
  • “Gizarte anfitrioiek integrazioan duten zeregina” gaiari buruz eztabaidatu du sailburuak, Norvegiako Kjetil Vevle-rekin, Estoniako Eda Silberg-ekin eta Erresuma Batuko Joanna Penn-ekin batera
  • “Harrera-fasea funtsezkoa da hasierako orientazioa emateko eta migratzaileen beharrak ebaluatzeko: horri esker, modu harmoniatsuan bizi ahal izango dira bertako biztanleekin”

Mechelen, Flandria. 2024 02 08

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren ustez, “oso garrantzitsua da Europara iritsi berri diren migratzaileen gizarteratzea erraztea; izan ere, horrek berekin dakar bizitza komunitarioan modu aktiboan parte har dezaten sustatzea, baita tokiko biztanleekin modu harmoniatsuan bizi ahal izateko gizarte- eta kultura-trebetasunak eskuratu ditzaten ere”.

Xabier Legarreta Migrazio eta Asiloko zuzendariarekin eta Ana Reka Eusko Jaurlaritzako Kabineteko zuzendariarekin batera, Melgosak goi-mailako Foro Politikoaren lehen jardunaldian parte hartu du, gaur, osteguna, Flandriako Mechelen herrian, Bruselatik gertu. Melgosa sailburuak “Gizarte anfitrioiek integrazioan duten zeregina” gaiari buruz eztabaidatu du Kjetil Vevle Norvegiako Lan eta Gizarteratze Ministerioko Integrazioko estatu-idazkariarekin, Eda Silberg Estoniako Kultura Ministerioko Kultura Aniztasuneko idazkariordearekin eta Joanna Carolyn Penn Erresuma Batuko Etxebizitza eta Komunitateetako estatu-idazkariordearekin batera.

Melgosaren ustez, “jatorri kultural desberdinetako pertsonen gizarteratzea erraztuta, gizarte-kohesioa sustatzen da, harrera-gizartean bizikidetza harmoniatsua bultzatzen baita. Immigranteen beharrei heltzean eta oztopoak ezabatzean, komunitate inklusiboagoak eta askotarikoagoak sortzen laguntzen da, eta horietan ikuspegi eta esperientzia aktiboen pluraltasuna baloratzen da”.

Prebentzioa

 “Gero eta askotarikoagoa den mundu honetan —gaineratu du Nerea Melgosak— kultura-dibertsitatearen kudeaketa eraginkorra funtsezkoa bihurtu da. Etorkinekiko esku-hartze soziala funtsezkoa da kulturarteko ulermena sustatzeko eta tokiko biztanleriaren eta immigranteen arteko egokitzapena bultzatzeko. Horrek lagundu egiten du gatazkak prebenitzen eta kultura-taldeen arteko komunikazio- eta errespetu-zubiak eraikitzen.

Euskadiko Gizarte Politiken arduradun nagusiak adierazi du integrazio-prozesuetan bazterkeria-egoerak prebenitzeko lan aktiboa egiten dela. Immigranteek aurre egin beharreko oztopoei heltzean, hala nola zerbitzuak eta enplegua eskuratzeko aukera mugatuari, marjinazio- eta pobrezia-arriskua murrizten da. Horrek, migratzaileei mesede egiteaz gain, gizarte bidezko eta ekitatiboagoa lortzen laguntzen du”.

Orientazioa

 “Harrera-fasea funtsezkoa da hasierako orientazioa emateko eta migratzaileen beharrak ebaluatzeko, esku-hartze eraginkorrerako oinarriak ezarrita. Migrazio-politika publikoak ezin dira soilik administrazio-prozeduren eta bizitegi-baliabideen diseinura mugatu; hasierako harrerak gizarteratzea hartu behar du kontuan, eta leku berri batera iristen diren pertsonen integrazio-prozesuak bermatu behar ditu; horixe da, hain zuzen ere, biharko saioan zehaztuko dugun ‘Euskal Harrera Eredua’ren oinarria”.

Melgosaren arabera, “Migraziorako Euskal Itun Sozialaren logikatik abiatuta, jaso nahi genukeena eskaintzeak” —hori da harrera-ereduaren oinarria— helburu du beste herrialde batzuetatik hainbat arrazoi direla medio gure lurraldera iristen diren pertsonen ongizatea eta inklusio- eta partaidetza-maila handiagoak lortzen laguntzea, beste herrialde batean biziko bagina nahi genukeen bezala”.

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-08

    Comentario de Twitter:
    🗣️'Gizarte anfitrioiek integrazioan duten zeregina' gaiari buruz eztabaidatu du Nerea Melgosa sailburuak, Norvegiako Kjetil Vevle-rekin, Estoniako Eda Silberg-ekin eta Erresuma Batuko Joanna Penn-ekin batera

    👉https://t.co/IrVhBcBqi3

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-08

    Comentario de Twitter:
    🌍 #ForoPolítico de Alto Nivel sobre Migraciones hoy en #Mechelen, Bélgica

    #PactoSocialVasco #Migración #Migrazioa #EuskalItunSoziala 🧵👇1

    👉 https://t.co/jvTLZ5ePhT https://t.co/m1mpRWmuYj

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Kjetil Vevle, Eda Silberg, Joanna Carolyn Penn