
Erabilera turistikoko etxebizitzei eta etxebizitza partikularretako logelei buruzko uztailaren 3ko 101/2018 Dekretua aldatzeko Dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eskerrak eman nahi ditu ASOCIACION DE VIVIENDAS DE USO TURISTICO EN EL MEDIO RURAL - LANDA EREMUKO ERABILERA TURISTIKOKO ETXEBIZITZEN ELKARTEAk egindako ekarpenengatik, bai eta herritarren bi ekarpenengatik ere, Irekiaren webgunearen bidez jendaurrean aurkeztutakoak. 101/2018 Dekretua aldatzeko aurkeztutako proiektuari buruz egindako gogoetak aztertu dira, eta berriz ere kontuan hartuko dira instrukzio-fasea irekitzen denean, zehazki, entzunaldiari eta informazio publikoari ekitean.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erregelamendua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da. Administrazioaren web-atarien bidez (euskadi.eus eta Irekia), etorkizuneko arauak uki ditzakeen pertsonen eta ordezkaritza-erakundeen iritziak jaso dira.
Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta Saileko sailburuak onartu beharko du aldez aurretik.