Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Igogailuak ikuskatzeaz arduratzen diren enpresek 350.000 euro baino gehiago aurreztuko dituzte 2012an, izapidetze telematikoari esker

2012.eko otsailak 19

Eusko Jaurlaritzak igogailuen ikuskapenen kudeaketan tresna telematikoak sartu zituen 2011. urtean, eta izapide horretan hamar mila eragiketa baino gehiago egiten dira.

Hori ezarri zenetik igogailuak ikuskatzeko izapide guztiak telematikoki egiten dira, sektoreak eta Sailak berak lortutako adostasunari esker.

2011. urtean, dagoeneko, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak lortu zuen harekin egindako hiru espedientetik bi modu telematikoan izapidetu ahal izatea.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila sakon ari da lanean euskal enpresa eta herritarrek berarekin izapidetu behar dituzten espediente guztietara izapidetze telematikoa egokitzeko. Martxan jarri den azkena igogailuen ikuskapenarena izan da, horretarako informatika-tresna bat garatuta. Informatika-aplikazio hori azaroan ezarri zen, eta administrazio-izapideak erraztu ditu, beste tresna batzuetan egiten zen gastua ezabatu du eta enpresen, erabiltzaileen eta ikuskapenez arduratzen den erakundea den Jaurlaritzaren beraren lana erraztu du. Izapide horretara bideratutako jardunen eta denboraren murrizketak, balioespenen arabera, gai horretan espezializatuta dauden enpresei urtean 350.000 euroko aurrezkia ekarriko die.

Kontuan izan beharreko datu bat: hori ezarri zenetik igogailuak ikuskatzeko izapide guztiak telematikoki egiten dira, sektoreak eta Sailak berak lortutako adostasunari esker. 2011. urtean 13.177 ikuskapen izapidetu ziren, eta azken bost urteetan ez da inoiz hamar mila eragiketatik beherakoa izan kopuru hori.

Espedienteen kopuru hain handiak, eta euskal enpresa eta herritarrei aurrezkia eta onura ekar diezazkieketen administrazio-kudeaketetan teknologia berriak ezartzeko helburua direla medio, Sailean hiru espedientetik bi (beherapen-eskaera, instalazio elektrikoak eta bara) dagoeneko modu telematikoan egin daitezke.

Ibilgailuak ikuskatzeko izapideari dagokionez, Eusko Jaurlaritzarentzat informatika-aplikazio hori erabiltzeak herritarrari eskaintzen zaion zerbitzua nabarmen hobetzea dakar, espediente bakoitzaren xehetasunak eta gorabeherak alderdi guztientzako komuna den informazio-puntu batetik kudeatu daitezkeelako. Kontuan izan behar da igogailu bakoitzarentzat espediente bat dagoela.

Gainerako erabiltzaileentzat (igogailuaren kontserbazioaz arduratzen den enpresa, kontrol-erakundea eta igogailuaren titularra), tresna telematiko bat edukitzeak nahitaezko komunikazio eta izapideak aplikazio berean egitea dakar, eta horrek informazioaren egiazkotasuna bermatzen du eta metodo bakunagoak erabiltzeak dakarren kudeaketen moteltze saihestezina ezabatzen du.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 19a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan