Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 508.000 euro bideratuko ditu, aurreko edizioan baino 154.000 euro gehiago, kultur sorkuntzarako deialdira (Gobernu Bilera 2024-2-6)

2024-02-06

Gobernu Kontseiluak 2024ko kultur sorkuntzarako deialdia onartu du. Antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposizioak, gazteei zuzendutako euskarazko testu literarioak, euskarazko ipuin eta eleberri laburrak eta koreografiak egiteko da deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 508.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara, hau da, aurreko edizioetan baino 154.000 euro gehiago. Zenbateko hori honela banatuko da:

  • 108.000 euro euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako antzerki-testu originalak sortzeko. Partida hori 9.000 euroko 12 laguntzatan banatuko da. 7 laguntza euskaraz idatzitako antzerki-testuentzat izango dira, eta 5 gaztelaniaz idatzitako testuentzat.
  • 156.000 euro, euskaraz edo gaztelaniaz idatzitako fikziozko, animazioko eta/edo dokumentaleko zinema-gidoiak sortzeko. Partida 12 laguntzatan banatuko da, 7 euskarazko gidoietarako eta 5 gaztelaniazkoetarako, bakoitza 13.000 eurokoa.
  • 82.000 euro partitura batean jasotako jatorrizko musika-konposizioak sortzeko (pentagrama edo, musika elektroakustikoaren kasuan, kronograma edo interpretazio-plana).
  • 54.000 euro 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak sortzeko. 9.000 euroko 6 laguntza banatuko dira.
  • 54.000 euro, gutxienez 100.000 karaktere dituzten euskarazko ipuin eta eleberri laburrak sortzeko. Guztira, 9.000 euroko 6 laguntza banatuko dira.
  • 54.000 euro koreografiak sortzeko. 6 laguntza izango dira, bakoitza 9.000 eurokoa.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian kaleratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko