Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak ahalik eta lehentasun handiena emango dio Durangoko lanari, urtea amaitu aurretik trena lur azpitik joan ahal izan dadin

2012.eko otsailak 15

 2011. urtea, Durango Operazioan diru gehien inbertitu den urtea izan da

Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuak, gaur iragarri duenez, aginduak eman dizkio ETS-ri, Durangoko lanetan egin beharreko jarduketei lehentasuna eman diezaien, urtea amaitu aurretik trena lur azpitik joan ahal izan dadin.

 Arriolak zihurtatu du Patxi López Lehendakaria buru duen Jaurlaritzak, Durango operazioak behar zuen bultzada ekonomikoa, teknikoa eta politikoa eman du, martxan jarri aurreko azkenengo faseari aurre egin ahal izateko.

 "Sozialisten Jaurlaritzarekin, obraren martxa bizkortu egin da. Aurreko jaurlaritzek, 2005 eta 2009 artean, hau da, 4 urtetan, 91,3 milioi euroko obrak egin zituzten. Guk, 2 urte eta 9 hilabetetan bakarrik, 85,8 milioi inbertitu ditugu. 2009ko martxoan obren %39 zegoen burututa, eta orain %77, zailtasun asko izan ditugun arren", azaldu du Arriolak.

 Garraio Sailburuak, Durangoko geltoki berria eta Lebarioko kotxetegiak eta tailerrak eraikitzeko lanetara eta Traña-Lebario zatia bikoizteko obretara egindako bisitan egin ditu adierazpen horiek.

 Arriolak baieztatu duenez, jaurlaritza honek, kasu askotan definiziorik ez zuen proiektua era garrantzitsuan berriro dimentsionatu behar izan du. Proiektuaren hasierako kostua (67,3 milioi euro) ia laugatik biderkatu da, 219 milioi eurotara heldu arte.

 "Une honetan lanaren %77 burututa dago. Beraz, oso lan bizia da. Gerarazi dugun gauza bakarra, Zara Hadid arkitektoak diseinatu behar zuen eta 50 milioi euro baino gehiago kostatu behar zen eraikin faraonikoaren eraikuntza izan da. Eraikin hori EuskoTrenen egoitza nagusi berria izan behar zen, bertan egon behar ziren bulegoak, aurretik sindikatuekin ezer negoziatu barik eta eskariaren inolako azterlanik egin gabe. Uste dut une honetan bizi dugun egoera kontuan izanik, hiritar guztiak bat etorriko direla gurekin eraikin batean horrenbeste diru ez gastatzeko erabakian", adierazi du.

 2012ko ekitaldirako, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, 12,9 milioi euroko aurrekontua onartu du, eta 2013an beste 14,3 milioi bideratuko dira. Hala ere, aurreikuspenen arabera, partida horiek, ETS-ren eta EuskoTrenen aurrekontuan jasotako beste partida batzuekin osatuko dira. Horrela, 2012. eta 2013. ekitaldietan, 42,3 milioi euroko inbertsioa lortuko litzateke, lanak amaitu ahal izateko.

 Arriolak gogoratu duenez, Durango operazioa, Garraio Sailak aurten burutuko duen sare propioko inbertsiorik handiena da, eta baita Garraio Sailak inoiz izan duen sare propioko inbertsiorik handiena ere, eta, horrez gain, 2011. urtea, Durango Operazioan gehien inbertitu den urtea izan da. Horrez gain, Sailburuak, bere Sailak eta Jaurlaritzak Bizkaiarekin duten konpromisoa berretsi du

 "Bizkaian beste hainbat lekutan ere ari gara lanean: Artxandako tunelean, metroaren 3. linean, Kabiezesko zatian, metroaren 2. linea amaitzeko, Bilboko tranbia luzatzeko lanetan, eta, hain handiak ez badira ere, oso garrantzitsuak diren beste proiektu asko eta askotan. Izan ere, 2012ko gure inbertsioaren %67, Bizkaian ari gara burutzen", azpimarratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)