Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Jaurlaritzak bihar eratuko du Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua erakundeen arteko eraginkortasun eta koordinazioa hobetzeko enpleguaren alorrean

2024-02-06
  • Eusko Jaurlaritzak gogoan izan ditu Zaldibarko bi biktimak eta doluminak helarazi dizkie bi pertsonen senideei istripuaren laugarren urteurrenean

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoan Idoia Mendia, Bigarren Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarekin batera.

ENPLEGU POLITIKA PUBLIKOEN EUSKAL KONTSEILUA

Idoia Mendiak azaldu duenez, bihar eratuko da Enpleguko Politika Publikoen Euskal Kontseilua, erakundeen artean era eraginkorrago eta koordinatuagoan lan egiteko. "Helburua da herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea; horretarako,  azterketa zehatza eta kualitatiboa egin.  Orain artean,  ez dugu elkarlanean aritzeko espazio partekaturik izan, helburu horrekin sortu da Enplegu Politika Publikoen Kontseilua, baliabideak antolatu eta baliabideak modu orekatuan banatuko dituen mapa eraikitzeko, ingurune bakoitzaren beharretara egokituz et beharrezkoak diren zerbitzuak osatuz. Mapa horretatik abiatuta, Enpleguaren Euskal Sarea eta leihatila bakarra ezarriko ditugu lurralde bakoitzean, bai eta Erkidego osorako leihatila birtual bat ere, non denok informazio bera izango dugun ", azaldu du Mendiak.

Kontseilua enplegu, hezkuntza, gizarteratze eta lehiakortasun arloetako Eusko Jaurlaritzako sei ordezkarik osatuko dute, Lanbideko zuzendari nagusiarekin batera; eta beste sei ordezkarik; horietatik hiru Aldundi bakoitzeko ordezkariak izango dira, eta beste hiru Eudelek izendatuko ditu. Batzordearen eginkizun nagusiak estrategiaren koordinazioa, plangintza eta definizioa izango dira. Beraz, "bihar eratuko da Kontseilua, eta Legearen beste garapenetako bat ere jarriko dugu martxan: Enpleguko eta Gizarteratzeko Politika Publikoak Ebaluatzeko Organoaren sorrera.  Garrantzitsua da, beraz, herritarrek jakitea euskal erankundeak eraginkorragoak izan daitezen lanean ari garela ", amaitu du Mendiak.

GOBERNU KONTSEILUAK ONARTUTAKO BESTE HAINBAT GAI

Ohikoa den moduan, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur jorratu eta onartutako beste hainbat gai. Lehenik eta behin, Zupiriak, Eusko Jaurlaritzaren izenean doluminak eta maitasuna helarazi dizkie Zaldibarko istripuan bizia galdu zuten bi pertsonen senideei istripuaren laugarren urteurrenean.

Lehenik eta behin, Lehendakariak Gobernu Kontseiluan aurkeztutako dokumentuari erreferentzia egin dio Zupiriak.2030 Agendaren Lehentasunen Euskal Programari dagokionez, dokumentu horrek biltzen ditu: 2023 Betetze Txostena, Legegintzaldiaren Balantzea eta 2024 Lan Plana. “2023ko abendura arte, aurreikusitako 23 jardueretatik 16k % 100eko betetze-maila izan dute, eta beste zazpik % 60-80koa. Hiru hobekuntza-eremu identifikatu dira: energia berriztagarriak, erronka demografikoa eta dibulgazioa. Hiru lorpen nabarmentzen dira: gobernantza-eredua, Nazio Batuen 2030 Lokalaren egoitza eta ebaluazio-sistema. Legegintzaldiko ondare nagusia Garapen jasangarriko helburuak - Now 2030 Basque Country euskal konpromisoaren ereduaren definizioa da eta, instituzionalizazio, sozializazio eta pertsonalizazio handiagoko konpromiso hirukoitzean oinarritutako eredua izan dela urte hauetan garatu dena” azpimarratu du Zupiriak. .

Era berean, Gobernu Kontseiluak Segurtasun Sailaren 2024ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu du. 14 jarduera-lerro dituen Plan honek berritasun bat du eta da UPV/EHUk Ertzaintzarekin batera egingo duen tresna berri bat indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arrisku-maila baloratzeko, hau da, polizia-tresna berri bat lantzeko. Balorazio hau modu zientifikoan egingo da eta horretarako Jaurlaritzak 440.000 euroko inbertsioa egingo du 2027ra arte; tratu txar matxisten Euskadiko egungo errealitateari buruzko analisi zorrotza, zehatza eta sakona egin behar da, bai eta emakumeek biktima izateko duten arriskua baldintzatzen edo areagotzen duten faktoreei buruzkoa ere. “Azken batean, indarkeria matxistaren mota eta profil guztiak modu sistematikoan eta berrituan ezagutu nahi dira biktimak babestu ahal izateko” gaineratu du bozeramaileak. 

Amaitzeko, 2024ko kultur sorkuntzarako deialdia ere onartu da gaurkoan. Antzerki testuak, gidoi zinematografikoak, musika konposizioak, gazteei zuzendutako euskarazko testu literarioak, euskarazko ipuin eta eleberri laburrak eta koreografiak egiteko da deialdia. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 508.000 euro bideratuko ditu deialdi honetara, hau da, aurreko edizioetan baino 154.000 euro gehiago.

Prentsa txostena

Gai zerrenda

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-02-06

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak bihar eratuko du Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua erakundeen arteko eraginkortasun eta koordinazioa hobetzeko enpleguaren alorrean.

    #Euskadi #Emplegu #Lana @Gob_eus @IdoiaMendia

    https://t.co/4TQNPSP7Jl

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-02-06

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak bihar eratuko du Enplegu Politika Publikoen Euskal Kontseilua erakundeen arteko eraginkortasun eta koordinazioa hobetzeko enpleguaren alorrean.

    #Euskadi #Emplegu #Lana @Gob_eus @IdoiaMendia 
    https://t.co/4TQNPSP7Jl

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-02-06

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco constituye mañana el Consejo Vasco de Políticas Públicas de Empleo para mejorar la eficacia y coordinación interinstitucional en este ámbito.

    @Gob_eus @IdoiaMendia #Euskadi #Empleo

    https://t.co/xINujjkPzC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak