Zeinu hizkuntzaren eguna
qrcode

Lanbideko profesionaltasun-ziurtagiria lortzen dutenen % 63k enplegua du prestakuntza amaitu eta urtebetera

2024-02-05
  • Azken inkestak erakusten du jarduera-, enplegu-, egonkortasun- eta soldata-tasek gora egin dutela, aurreko urteen aldean

Lanbideko prestakuntza-ikastaroak egin eta 2021ean profesionaltasun-ziurtagiriak lortu zituzten pertsonen % 63k enplegua zuen titulazioa lortu eta urtebetera. Datuak 14 puntutan hobetu du enplegu-tasa. Baina, horrez gain, 23 puntutan hobetu da egonkortasuna dutenen kopurua. Lanaldi murriztuak, berriz, murriztu egin dira. Eta batez besteko soldata 90 euro inguru igo da hilean. Emaitza horiek “suposatzen dute hobeto asmatzen dugula maila baxuenetatik abiatzen direnei ematen diegun kualifikazioarekin konponbideak eskaintzean”, adierazi du Francisco Pedraza Lanbideko zuzendari nagusiak.

Enplegu Zerbitzu Publikoa duela lau urte hasi zen azterketa horiek egiten, unibertsitateko eta lanbide-heziketako ikasketak amaitzen dituztenekin egiten duen bezala. Lanbidek berak eskaintzen dituen prestakuntzen kasuan, bereziki lagungarriak dira honakoentzat: prestakuntza-maila txikikoentzat, adinekoentzat, atzerritarrentzat (edo faktore hauen konbinazioa dutenentzat). Izan ere, ezaugarri horiek lan-merkatuak eskatzen dituen eskakizunetatik urruntzen dituzte. Pertsona horientzat, prestakuntza ziurtagiria bide malgua da lan-merkatuan sartzeko; eta, kasu askotan, gizarte-bazterkerian ez erortzeko bidea ere bai.

2021ean, orotara, 9.355 pertsonak lortu zuten Lanbideren ziurtagiria (aurreko urtean baino % 30 gehiagok, pandemia zela-eta). Inkestari erantzun diotenen artean, hauxe zen kualifikazioaren aurreko abiapuntua: parte-hartzaileen % 10ek zuen enplegu bat prestakuntzaren aurretik. Baina, baina, 2022ko abenduan, berriz, % 63k zuen. Horixe da serie honetako zifrarik altuena; eta suposatzen du 2021ean baino 14 puntu gehiago, 2020an baino 16 gehiago eta 2019an baino 7 puntu gehiago.

Enpleguaren kalitatea

Baina enplegu-tasaz gain, nabarmen igo da ikastaro horien ondoren lan egiten dutenen edo lan aktiboaren bila ari direnen jarduera-tasa (alegia, % 91raino igo da); aurreko urteetako % 84, % 87 eta % 88ren aldean. Ondorioz, pertsona horien langabezia-tasa 11 puntu jaitsi zen aurreko ekitaldiarekiko.

Beren oinarrizko ikasketen osagarri den prestakuntza horren ondoren lortzen duten enpleguaren kalitateari dagokionez, pertsona horien % 52k enplegu egonkorra du. Horrek suposatzen du aurreko urteetan baino 23 puntu gehiago. Aparte, zertxobait jaitsi da lanaldi murriztuak dituztenen kopurua (barne hartuta lanaldi murriztuak borondatez egiten dutenak).

Gainera, soldatei dagokienez, pertsona horien batez bestekoa soldata 1.214 eurokoa da, 14 ordainsaritan; hau da, aurreko urtean baino 90 euro gehiago hilean. 2019 eta 2020 arteko batez besteko soldata-aldea zortzi eurokoa izan zen, eta 2020 eta 2021 artean 9 euro jaitsi zen.

Gainerako biztanleen artean bezala, emakumeek enpleguaren kalitate txarragoa dute: gizonek baino 4 puntu gutxiagoko egonkortasuna, % 8 gutxiagoko soldata eta % 48ko lanaldi murriztua (gizonezkoan artean, berriz, % 24koa da).

"Horixe izan behar da gure berehalako erronka enpleguaren eremuan, erabateko berdintasuna. Baina inkesta honek berriz ere erakusten du Lanbideren eraldaketa-prozesuak enpleguan zailtasun gehien dituzten pertsonei eskaintzen dizkiegun soluzioei ere eragiten diela; hots, soluzioetan asmatzen ari garela ", adierazi du Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiak. Izan ere, profilen beharrizanei eta kualifikazio-betebeharrari buruz hitz egiten denean, "ezin ditugu inoiz ahaztu kualifikazio-eremu guztiak: bikainenak, ertainak eta oinarrizkoenak. Horietan guztietan aztertu nahi ditugun aukerak egon badaude, horiek hobetu egingo dira duela hilabete bat onartutako Enplegu Legearekin".

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-02-05

    Comentario de Twitter:
    🎓El 63% de quienes obtienen certificado de profesionalidad de @lanbideejgv tiene empleo un año después de terminar la formación.

    🔼La última encuesta revela un incremento de la tasa de actividad, de empleo, de estabilidad y de salarios.
    https://t.co/gz9foxVvEs

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-02-05

    Comentario de Twitter:
    🎓Lanbideko profesionaltasun-ziurtagiria lortzen dutenen % 63k enplegua du prestakuntza amaitu eta urtebetera.

    🔼Azken inkestak erakusten du jarduera-, enplegu-, egonkortasun- eta soldata-tasek gora egin dutela, aurreko urteen aldean. @lanbideejgv 
    https://t.co/5Gx8DxiuO6

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak