Berriak Segurtasuna
qrcode

Ertzaintzak ibilgailuen baldintza teknikoen ikuskapena areagotuko du

2024-02-04
  • Batez ere pneumatikoen egoeran, argietan eta IATn jarriko da arreta

Otsailaren 5etik 11ra bitartean, Ertzaintzak, udaltzaingoekin elkarlanean, ibilgailuen, bereziki bigarren mailako bideetatik zirkulatzen dutenen, baldintza teknikoen zaintza indartuko du. Kanpaina honen helburua da egiaztatzea betetzen direla erabilera publikoko errepideetatik zirkulatzeko araudi bidez ezarritako eskakizunak. Batez ere azpimarratuko dira:

  • Ibilgailuen Azterketa Teknikoa.
  • Argiak.
  • Pneumatikoen egoera.

Estibaliz Olabarri Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren arabera, “kontrol horien helburua da ibilgailuaren mantenimendu egokia egitearen garrantzia gogoraraztea, euskal errepide-sarean istripuak saihesteko eta prebenitzeko. Mugikortasun seguruaren erronka lortzea errepideen erabiltzaile guztien ardura da”.  

IATa egunean ez izatea arau-hauste larria da, eta 200 euroko zehapena dakar. Argiei dagokienez, anomaliaren bat hautematen bada, gidariari jakinaraziko zaio, konpon dezan. Anomalia bidean gertatzen bada, ez da eragotziko bidean aurrera jarraitzea, arriskutsua izan ezean; izan ere, gaur egun ez da nahitaezkoa ordezko lanpara-sorta bat eramatea. Era berean, pneumatikoek gutxienez 1.6 mm-ko errodadura-sakonera izan behar dute. Gainera, beti mantendu behar dituzte arauzko inskripzioak, eta ez dute babarik, deformaziorik, hausturarik edo pitzadurarik izan behar, ezta kablerik ere agerian.

Ibilgailuen baldintza teknikoak ikuskatzeko kanpaina urte osorako programatutako trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko 38 kanpainen egutegiaren barruan dago.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-02-04

    Era berean, ibilgailu ziurtatua mantentzea eska liteke, batez ere balaztetan eta elementu kritikoetan, laguntasunaren artean legez kanpoko jardunik ez izatea, eta ordainsaririk ez jasotzea, aitortu gabe, ezta erreklamatzeko ahalmenik gabe ere; bereziki, matxuraren agiri bidezko froga duten ingurumen-araudiak betetzen ez dituzten lekuek ez dute azken orduko asmakuntzarik egin behar.

  • Argazkia Xaver
    2024-02-04

    Cabría también exigir mantenimiento del vehículo certificado, especialmente en los frenos y elementos críticos no haya personas manitas actuen de manera ilegal entre amiguismo percibiendo remuneración sin declarar y tampoco sin poder de reclamación, especialmente aquellos lugares no cumplan normativa ambiental con prueba documental de avería no quepan invenciones de a última hora.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)