Berriak Lehendakaritza
qrcode

Emakunderen Zuzendaritza Kontseiluak Berdintasunerako 2030 Estrategia onartu du

2024-02-05

Iñigo Urkullu lehendakaria Emakundeko Zuzendaritza Kontseiluaren bileraren buru izan da gaur, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria ondoan zituela. Bilera horretan EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030erako Estrategia onartu da. Gaur onartutako testua erreferentziazko esparru estrategikoa da, erakunde bakoitzak autonomiaz eta malgutasunez heldu diezaion, bere eskumenen eta lehentasunen arabera.

2030era begira dagoen estrategia hori onartuta, Eusko Jaurlaritzak, lehen aldiz, legealdi bakoitzean berdintasunerako plan bat egiteko logika hausten du (1991az geroztik etenik gabe berdintasunerako zazpi plan egin dira), eta plangintza estrategikoagoa eta, koherentziaz, denbora-horizonte zabalagoa definitzen duen estrategia baten aldeko apustua egiten du. Horrela, bat egiten du 2030 Agendarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin, eta eraginkortasuna ematen dio Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legeari.

Horrela, emakumeen eta gizonen berdintasunerako 2030 Estrategia plangintza-tresna da, 2030ean Euskadin gutxienez 11 helburu zehatz lortzeko. Hamaika xede horiek eta Planaren edukia Gobernu Kontseiluan onartzen den egunean jakinaraziko dira.

5 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-05

    Comentario de Twitter:
    🆕 🟣 #Emakunde-ren Zuzendaritza Kontseiluak Berdintasunerako 2030 Estrategia onartu du

    ⭕ Erreferentziazko esparru estrategikoa da, erakunde bakoitzak autonomiaz eta malgutasunez heldu diezaion, bere eskumenen eta lehentasunen arabera
    👉 https://t.co/i59eu5n4HQ

    #Berdintasuna https://t.co/UQvl9rgH6N

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-05

    Comentario de Twitter:
    🆕🟣El Consejo de Dirección de Emakunde aprueba la Estrategia para la Igualdad 2030

    ⭕Constituye el marco estratégico de referencia que cada institución ha de abordar con autonomía y flexibilidad en función de sus competencias y prioridades

    #Igualdad

    👉https://t.co/Db8nC9GasX

  • Argazkia SN Robot
    @RevTrabajadora
    2024-02-05

    Comentario de Twitter:
    El Consejo de Dirección de Emakunde aprueba la Estrategia para la Igualdad 2030 https://t.co/JKdtH5sRIq

  • Argazkia Xaver
    2024-02-06

    Oraindik iragarkiak ikusten dira adineko pertsonentzako zaintzailea eskatzen da, gizonezkoen lana aipatu gabe, diskriminatzailea izan daiteke zaintzaile-lana ez eskaintzea, sektorea gehienbat emakumeek okupatzen dutela.

  • Argazkia Xaver
    2024-02-06

    Todavía se ven anuncios se pide cuidadora para personas mayores sin mencionar el trabajo masculino puede resultar discriminatorio no mencionar ofrecer trabajo de cuidador haciendo el sector acabe ocupado mayoritariamente por mujeres.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)