Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Astekonomiak arreta jartzen die gaur merkataritzako salmentei, Estatuko KPIaren bilakaerari eta urtarrileko Gizarte Segurantzako afiliazioei

2024-02-02

Merkataritza-salmentei dagokienez (saltoki handietan zein txikizkako merkataritzan), urtearen itxierari erreparatuz abiatzen da gaur Astekonomia. Laburpen honek asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenak biltzen ditu, eta Estatuko KPIak urtarrilean izan duen bilakaerari eta Euskadin Gizarte Segurantzak izandako afiliazio kopuruari ere erreparatzen dio.

Hala, saltoki eta elikadura-kate handietako salmentak % 0,3 murriztu ziren abenduan. Dena den, jaitsiera hori gorabehera, 2023 osoan salmenta horiek hazkunde txiki bat izan zuten, % 0,2koa. Halaber, enpleguak gora egiten jarraitu zuen urte osoan zehar.

Bestalde, INEk argitaratu berri duen informazioaren arabera, txikizkako merkataritzak % 3,0ko hazkundea izan zuen abenduan. Gainera, salmentei dagokienez, okupazioak % 0,2ko gorakada txikia izan zuen. 2023 osoan, igoera % 4,3koa izan zen salmentetan, eta % 1,3koa enpleguan.

Orobat, Estatuko KPIaren adierazle aurreratua % 3,4koa izan zen urtearen hasiera aldean, abenduan erregistratutako tasaren hiru hamarren gainetik. Bilakaera hori elektrizitatearen prezioek izandako igoeraren ondorio izan zen batez ere, 2023ko urtarrileko jaitsieraren aldean. Aitzitik, erregaien prezioek behera egin zuten, aurreko urtean gora egin ondoren.

Azkenik, urtarrilean, Gizarte Segurantzako afiliazioak % 1,9 egin zuen gora Euskadin aurreko urteko aldi beraren aldean. Aurrerapen horri esker, 1.000.000 afiliazio gainditu ziren: urtarrilean serie historiko osoan lortutako erregistrorik handiena.

Asteroko laburpen hau (Ekonomia Zuzendaritzak egina da “Astekonomia” izenarekin) minutu bateko iraupeneko bideo hauen oinarria da, gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena erraztea helburu duten bideo hauena, hain zuzen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko