Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
qrcode

Nerea Melgosa´k eta kaltetuek zapi orlegi solidarioak erakutsi dituzte Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunean

2024-02-02
  • Elkarretaratzea Gasteizko Foruen enparantzan

 

VG  2024 02 02

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Nerea Melgosa´k, oroimenezko zapi orlegi bat jantzita, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Egunean Gasteizko Foruen enparantzan egindako ekitaldian parte hartu du gaur goizean.

Arabako minbiziaren aurkako elkarteko lehendakari Miren Bilbao´rekin batera, Melgosak parte hartu du Arabako Errioxako "ETS-En Todo el Sarmiento" musika-taldearen "Aukera Berriak" doinuaren erritmora besoak mugituz enparantzaren erdian sortu duten giza loturan.

Manifestu bat irakurri dute elkarteek, enpresek, minbizia duen haurraren ama batek eta minbizia duen pertsona heldu batek. Pankarta batek "Denok minbiziaren aurka/Araba minzibiaren aurka" eslogana erakutsi du, Adelprise, اma, Aspanafoa, Aal, Arabako Bularreko Minbizi Hirukoitz Negatiboaren eta Minbiziaren Aurkako Elkartearen logoekin batera.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-02

    Comentario de Twitter:
    💚Nerea Melgosa sailburua Zapi Berdeen elkarretaratzean, Gasteizen, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta

    👉https://t.co/MmHXTMiRTU

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-02-02

    Comentario de Twitter:
    💚La consejera #NereaMelgosa , en la concentración de los Pañuelos Verdes en #Gasteiz por el Día Internacional contra el Cáncer
    👉 https://t.co/84DkwbqzJp

    #AukeraBerriak #CancerAraba #Cancer https://t.co/Qt6tQxFJEJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Miren Bilbao, Pablo Larrabide, Patxi Ormazabal, Ramiro González, Irma Basterra,